Udazkena trabatu zitzaidan eztarrian. Gauzak zer diren, udazale amorratua den honek sekula baino gogo handiagoa zuen aurten behingoz negua hel zekion. Gabon garaiko egun hiletara zuzenean jauzi egitea desio zuen; are, urtarrileko hotzenetara. Orbel umela nahaspilatu zitzaigun ahots-kordetan, eta leher eginda geunden Maialen Lujanbiok beste egun historiko bat horrela hasi zuenerako: "Gauzak gertatu daitezkeenean gertatzen direla nago, beti gertatu behar zuketena baino beranduxeago".
Stelfie izenarekin, norbaitek Stable Diffusion adimen artifizialeko irudigintzako tresna erabiltzea erabaki du, denbora-bidaiari batek atera zitzakeen irudiak lortzeko. Twitterreko kontu honetan ikus daitezke irudiak.
Ez da lineala, ez du akumulazio garbi eta nabarmenekin funtzionatzen, itzulinguruz josia da zerumuga komunistarako bidearen mahasti eta olibadia. Langile mugimenduaren goraldi eta porrotetan mugimendutik beretik sortu dira, sarri, erreakzio muturrekoenaren piztiak ere (Alemania, Italia eta Frantziako faxismoa, neurri nabarmenean, langile mugimendutik, are antolakunde komunistetatik zetorren jendeak sortu zuen: Mussolini, Laval, Marion, Doriot).
1. Abiapuntua Xabier Alberdi Lonbide lagunak eta biok Zarauzko folklorearen inguruko ikerketa-lana argitaratu genuenetik bederatzi urte pasa dira, eta une egokia iruditu zait hauxe orduz geroztik eman diren aldaketa batzuei erreparatzeko. Gabonak gainean ditugunez, eta Gabon-garaiaz urtero dauka...
2021eko otsailean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Juan Carlos Elizalde gotzainak asmoen protokolo bat sinatu zuten Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan. Aipatutako lau erakundeek "egun historikotzat" jo zuten eszenifikazio hura.
"Liburu hau, azken finean, nire antologia bat bezalakoa da". Justu elkarrizketa amaitutzat emandako unean bertan bota du Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- lanaren definizioa Angel Erro idazle eta BERRIAko zutabegileak (Burlata, Nafarroa, 1978). Baina segundo bakarrera gehitu dio ñabardura. "Nire porroten antologia bat bezalakoa".
Lehengoan kritikatu genuen nola erabiltzaile euskaldunek, bilaketak eginez gaztelerazko konfigurazioetatik, gaztelerazko orrietako informazioa gehiago klikatzen duten, non eta euskarazko pareko informazioa (hobea, kasu askotan) dagoen. Wikipediako bertsolari ezagunen bisita kopuruek adierazten dute hori, gaztelerazko ikustaldi gehiago dituztelako euskaraz baino. Kontua da, ordea, Katalunian nabaritzen hasi direla konfigurazio egokia duzunean ere, Google hasi dela nabarmentzen lehenago gaztelerazko edukia, katalanezkoaren gainetik. Katalanen ildotik aproba egin dugu eta hala gertatzen da bai.
La semaine du Pays basque aldizkarian idatzitako iritzi artikulu batek elkarte feministen haserrea piztu du. Bertan, Yves Ugalde Baionako kultur hautetsiak Baionako hondarkin sistema berriari buruz idatzi du; zehazki, hiriak jarri berri dituen zakarrontziei buruz. Hautetsiak horiek goresten ditu, eta, horretarako, metafora bat baliatzen du: emazte ilehori batekin alderatzen ditu zakarrontziak.
2022ko abe. 23a, 09:53 Hika eta noka. Noka ere toka! izeneko liburua aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Leitzako Herri Aretoan. Fernando Oiartzunek Leitzako hiketari buruz egindako lana da, "hiketan ikasteko eta herria hobeki ezagutzeko" aukera ematen duena. Fernando Oiartzun Sagastibeltzak atondu duen Hika eta toka. Noka ere toka!
120 greba egun egin ondoren, ELAk akordioa lortu du Telimanen, Irizar autobusak garbitzeaz arduratzen den azpikontratan. Abenduaren 22an lortutako akordioak, besteak beste, KPI bermatuko die langileei. Langileek greba mugagabea hasi zuten irailaren 19an. Teliman azpikontratak Irizar S.coop. enpresarentzat egiten du lan.