Teknologia albisteak

IkerGazte 2023rako deialdia ireki da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-22 : 11:49

UEUk antolatu ohi duen IkerGazte ikerlari gazteen topaketa maiatzean ospatuko da hurrengo. Ikergazte 2023 biltzar honen 5. edizioa izango da, eta irekita dago ekarpenak (artikulu zientifikoak alegia) proposatzeko epea.

Ikerketaren ibilbide profesionalean hasiberri direnei zuzendua dago. Hori horrela, ikertzaile hasi berria izan, zein tesia egiten egon, zein tesia aurkeztu berri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu.

Lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Epea otsailaren 17ra arte dago irekia. 

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago