Euskarazko hedabideen Hekimen elkarteak agiria kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren bi dirulaguntza ebazpen kritikatuz. Bata da euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako 3 urterako laguntza ebazpena, eta bestea pandemia garaiko laguntza bereziena, 2022an zein 2021ean albiste izan direnak, batez ere gaztelerazko medioak babestu dituztelako (ilustrazioko grafikoa laguntza horiei dagokie eta Argiak egina da).
Jarraian Hekimenen adierazpena:
Komunikazioaren mundua eraldaketa prozesu sakona bizitzen ari da. Euskarazko komunikabideek funtzio sozial garrantzitsua betetzen dute euskararen normalizazio prozesuan ez ezik, informaziorako eskubidean, iritzi aniztasunaren bermean zein desinformazioaren aurkako borrokan ere. Horretarako baina, ezinbestekoa da euskarazko komunikabideen ekosistema egonkortzeaz eta sendotzeaz gain, errealitate berrira egokitu eta hobetzen joatea. Egokitzapen hori berrikuntzaren bidez egin behar du euskarazko komunikabideen sektoreak eta eraldaketa prozesu saihestezin horretan ezinbestekoa dute erakunde publikoen laguntza, beste sektore asko ere jasotzen ari direna.
Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei eragiten dieten bi dirulaguntza deialdiren ebazpenak eman ditu jakitera eta horiek aztertu ondoren, Hekimen elkarteak honako balorazio hau egin nahi du:
1. Euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako laguntzen kasuan, hiru urte ondoren esleitutako kopuruak oraindik ez dira 2018ko datuetan oinarrituz ezarri ziren kostu estandarren %35 estaltzera iristen, horrela adostuta badago ere.
Akordioaren helburu nagusia komunikabideen egonkortasun ekonomikoari laguntzea zen eta azken aldian paperak, argindarrak edota erregaiek izan duten garestitze handiak egonkortasuna bermatzetik urrunago eraman gaitu orain. Esaterako,zenbait komunikabidek deialditik deialdira gehiago jaso beharrean gutxiago jasotzen dute.
Azkenik, paradoxa zital bat suertatzen da deialdi honetan. Egitasmo berriak sortzeaedo ekoizpena handitzeaberri oso onakbadira ere, deialdirako diru-funtsafinkoa denez, ekoizpena handitzea edo egitasmo berriak sortzea sektorearen kontra bihurtzen da, sektorearen beraren garapena eragotziz.
2.-Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren pandemiak hedabideetan eragindako kalteak gutxitzeko dirulaguntza bereziak banatu ditu bigarrenez. Oraingoan iazkoan baino euskarazko komunikabide gehiago lagundu badituzte ere, euskarazko komunikabide gehienek (espezializatuek, astekariek, tokiko gehienek...) deialdi horretatik kanpo jarraitzen duteeta horrek ez du zentzurik: pandemiaren eraginak komunikabide guztiek pairatu dituzte eta denek lan egin dute beren hartzaileei informazio egoki eta zuzena emateko.
Iazkoak bezala, oraingo banaketa honek ere euskarazko komunikabideak kaltetzen ditu, audientziak kalkulatzeko erabiltzen den sistemak ez dituelako audientzia potentzialak bereizten eta bistan da erdal hedabideen audientzia potentziala eta euskarazkoena ez direla berdinak.
Honen guztiaren aurrean Hekimen elkartea osatzen duten komunikabideek, beren egonezina adierazteaz gain, erakunde publikoen aldetik baliabide handitze nabarmena eskatzen dute, honako helburu hauek lortzeko:
Hekimen elkarteko kide da Sustatu, eta 2022-2024 epealdirako laguntzetan, lehenagokoan baino laguntza handiagoa jaso du; aldiz, pandemiako laguntzetan euskarazko hedabide gehienek bezala ez du aipamenik ere jaso.
Erantzun
Sartu