Teknologia albisteak

Publizitatea

Ikus-entzunezkoen legea indarrean, baina kasurik ez erakunde eta plataformek

Sustatu
2023-02-03 : 18:07

Dueka urte erdi, 2022ko uztailean sartu zen indarrean Espainiako Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 lege orokorra; eta hartan euskararentzako (eta Espainiako Estatuko gaztelaniaz besteko hizkuntzentzazko) behintzat gutxieneko eginbehar barzuk markatzen ziren. Baina gaur Kontseiluak, Pantailak Euskarazek eta Hekimenek salatu dutenez, erakundeak eta plataformak ez dira ari legea betetzen.

9

Gaztelaniaren aldeko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-03 : 16:51

Juan Luis Zabala Gaztelaniaz aritzen den kazetaria naizen aldetik, suminetik abiatuta baina sumina gainditu eta ekarpen positiboa egin nahian, artikulu honen bidez proposamen bat egin nahi diet baliabide handiak dituzten eta gaztelaniari benetako babesa eta laguntza eman nahi dioten elkarte, erakunde eta enpresei, hitz goxoetatik eta publizitate kanpaina hutsaletatik haragoko pauso erabakigarria emanda behingoz eta betiko.

14

"Ez dakit hizkuntzak ez ote nauen ni menderatzen nik bera baino gehiago"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-03 : 16:05

Euriaz poemak egiten dio irakurleari harrera Jose Luis Otamendiren Landura (Susa) liburu berrian. "Euria izateko ikasi:/ arnasa/ lurrun/ landura izan aurrena/ eta ohartu ez, tanta baten baitan hazi eta/ tanta-herri bateko tanta bilakatu gero,/ hoztu ahala/ onenean izar izatera etorri/ edo mulko dardaratien tribuko/ hodei zurixketan,/ aire isilaren beso artean/ astiro piririka erori,/ haur baten ilajean trabatu eta/ azkenean harridura espazio bat busti// euria egiten bizi/ euria egiten bizi".

16

Munduko batez besteko gas emisioak halako bi isurtzen da Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-03 : 09:52

Biztanleko 8,8 tona CO2 isurtzen dira atmosferara urtean Euskal Herrian, munduko batezbestekoa halako bi ia. Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak emandako datua da. 2022ko adierazle galeria nagusia osatu du behategiak, 2021eko udan kanpora begirako lanak bertan behera utzi ostean argitaratutako lehen lana.

Azkenean, euskal adibide hauetarik batek 3. postua lortu du: Ondarroako horma, herriko arrantza-sare

2023-02-03 : 09:32

Azkenean, euskal adibide hauetarik batek 3. postua lortu du: Ondarroako horma, herriko arrantza-sareen konpontzaileei dedikatua eta Murales Lian artistaren obra izan da. Holandako eta Buenos ...

Euskal Herriko hiru hormairud…, 2023-01-14
12

Mañeru eremu mistora pasatzea eragotzi dute PSN eta Navarra Sumak, eta euskarafobia leporatu diete kalean

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-03 : 08:03

Mañeru eremu "ez euskaldunetik" mistora pasatzeko eskaria egin du aho batez udalbatzak urtarrilean, eta horretarako Nafarroako Parlamentuan gehiengoaren babesa behar du. Ostegunean

Euskararen atzerakada Zizur Nagusian

2023-02-05 : 10:50

Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza murriztu du urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran. Honako hauek bozkatu dute murrizketaren alde: Geroa Baik, EH Bilduk, PSOEk eta AS Zizurrek (Navarra Sumak are gehiago murriztu nahi zuen).

Twitterren alternatiba posiblea euskaldunentzat, Mastodon instantziak

Sustatu
2023-02-02 : 16:38

Aurreko asteburuan emandako 2023ko Argia Sarietan, guri bereziki interesatzen zaigun Interneteko Argia Saria kategorian, Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus  zerbitzuek gorpuzten duten Mastodoneko komunitate euskaldunari eman zioten. Mezuak trukatzeko komunitate gisa eta Twitterren alternatibatzat har dezakegun Mastodon plataformaz hitz egin dugu beraz Segura Irratian eta Twitchen eman zen zuzeneko honetan, orain hona dakarkiguna artxibatzeko.

16

zeelanda berria: Céline zaharraren polemika berriak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-02 : 15:32

2020ko ekainean Louis-Ferdinand Céline idazlearen mila orrialdetik gorako eskuizkribu bat agertu zelarik, azken urteotako aurkikuntza literario handienetako bat bilakatu zen. Handik argitaratu ziren, iazko urtean zehar Guerre eta Londres nobelak. Alabaina, nobelok publikatu bezain pronto piztu zen eztabaida: Célinen benetako obra osatuak dira edo beste obretan baztertutako orrialdeak-eta?

28

Euskal pluraltasuna

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-02 : 13:17

Landucciren hiztegian (1562) izan nuen nik zeraren berri: guiçon lur asco daucana tira, baina eta surr onac daucana? Ikusiko dugunez, honek adieraz lezake liburua eskuan eserita egotea ohikoago dudala, euskal herrietan barrena solasak entzuten aritzea baino. Ez dizut ezetzik esango, irakurle, baina ezta baietzik ere.

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunari begira, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena

2023-02-03 : 09:38

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan beste behin ere Elhuyarrek. Otsailaren 3tik, emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako hainbat erakusleihotan. Guztira, 218 saltokik bat egin dute kanpainarekin. Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, berriz, zientzia eta teknologiaren arloko 12 emakumeren erakusketa egongo da ikusgai.

 

Lezetxiki: AHTren bidea ustez aldatu zen arren, aztarnategiraino iritsi da obra

Sustatu
2023-02-02 : 09:44

Duela urte batzuk, paleontologo eta espeleologoek salatu zuten Abiadura Handiko Trenaren bideak Lezetxikiko kobazuloa (Debagoienan) suntsitu behar zuela. Alvaro Arrizabalaga indusketen arduradunak helegiteak aurkeztu ondoren, bidea aldatu omen zen (pasatzeko 70 metrora edo 200 metrora, segun aipatzen den lotura horietan) eta distantzia arriskutsua bazen ere... Azkenean lanak Lezetxikiraino bertaraino iritsi direla ikusi du Debagoieneko espeleologo talde batek, salatu dutenez.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››