Teknologia albisteak

Nahieran API bidez, bigarren bertsioa

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2023-02-05 : 15:19

CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik EITBren Nahieran streaming zerbitzu eta bideo-biltegiaren bertsio erabilgarri eta API bat sortu zuen 2016an. 2020an Asier Musak web aplikazio gisa hobetu zuen proiektu hura (ikus Sustatun), eta orain Larreategik berriro egokitu du kodea. 

Publizitatea

eBird aplikazioa eta webgunea euskaraz daude orain

2023-02-05 : 12:47

Ornitologoek hainbat plataforma eta APP ditugu gure esku txori-behaketak gordetzeko eta partekatzeko. Horien artean eBird da mundu mailan erabilienetako bat, dela webgunearen bidez (www.ebird.org) zein APParen bidez (eBird APP). Bada, eBird-en plataforma osoa (APPa eta weba) euskaraz erabiltzeko aukera daukagu hemendik aurrera, Itsas Enara Elkarteko kideok koordinatu eta burututako lanari esker.

22

Hutsaren bahea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-05 : 11:10

Isiltasuna lanbro. "Gure aitona-amonen [...] hizkuntzaren laurdenik ere ez da ondokoetara pasatu [...] Bizimodu bat, hizkera modu bat, mila oroigarri eta ohituren berri, dena amilduko da betiko hutsaren bahean, ahal diren puskak jasotzen saiatzen ez bagara", dio Luis Villasantek Graziano Anduagaren ipuin eta bertsoekin osatutako Aitonaren uzta liburuko Sarbidea-n.

20

RTVE ez da ikus-entzunezkoen legea betetzen ari, euskalgintzako eragileek salatu dutenez

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-05 : 00:50

Pantailak Euskarazek Kontseiluarekin eta Hekimenekin egindako bileraren ostean, Ikus-entzunezko legea aztergai izan dute prentsaurreko batean. Eta kezkati agertu dira. Iazko uztailaren 8an sartu zen indarrean espainiar Estatuko Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 lege orokorra.

25

Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratu dezatela eskatu dute Orion

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-04 : 19:58

Gregorio Eskudero preso oriotarrak 21 urte beteko ditu espetxean hilabete honetan eta zigorra betetzeko beste bederatzi urte falta zaizkio. 2002an atxilotu zutenetik lehen graduan izan dute 70 urteko presoa. Egun Dueñaseko kartzelan (Palentzia) dago eta Urola Kosta eskualdeko presoen artean Euskal Herriratzeko geratzen den bakarra da.

25

Txapoteren errima

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-04 : 17:56

Lehen lerrora itzuli da Txapote izena, oraingoan ez egin dituenengatik, baizik eta errima batengatik. Eskuinaren elkarretaratzeetatik parlamentu autonomiko baten tribunara igo da " que te vote Txapote " lelo errimaduna, zeinarekin Pedro Sanchez Espainiako presidente eta laster PSOEren hautagaiari legealdi honetan izan duen eta hurrengoan izan dezakeen aliantza politikagatik kargu hartzen baitzaio, horrek botoak kentzen ahal diolakoan, jakina.

20

Euskal Herriko udalerririk itsusiena

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-04 : 14:30

Ulertzen dut sare sozialek badutela beren logika. Eta umoreak baduela berea ere. Are gehiago, ulertzen dut sarritan egon daitekeela, egon behar dela, su-eten bat politikarena, etikarena eta are moralarena, umoreak (Freud) funtziona dezan. Halere, oso adierazgarria iruditu zait egunotan sarean egon den lehiaketa, Euskal Herriko udalerri itsusiena hautatzearenaz ari naiz.

1

Tutuluko estratara juan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-04 : 12:44

Aspertu naiz zurekin, juan zaittez Tutuluko estratara!.

Euskal Herriko kirol errekorrak biltzen dituen webgunea

Sustatu
2023-02-04 : 11:44

Kirol Errekorrak da webgune bat Euskal Herriko kirol marka eta errekorren erregistroa egiteko erronkari eusten diona, Euskal Herria Kirola elkartearen (EHK) ekimenez da. Albistegiaren bidez ematen ari dira Euskal Herriko bertako markak, eta baita euskal kirolari batek nazioarteko erregistro bat egiten duenekoa. Adibideak, bi kasuetakoak, aste honetan bertan. Eta bestalde, erregistroen datutegi antolatu bat egiten ere hasi dira, bi kirol alorretan oraingoz, baina hedatzeko asmoarekin (eta laguntza eskatzen dute horretarako).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››