Denon bizitzak erdigunean izenpean aurkeztu dute Gasteizen. "Neurri zehatzak" proposatu nahi dituzte zaintza sistema iraultzeko, eta herri eta auzoetako asanblada feministak berraktibatu nahi dituzte prozesu horretarako. "Epe luzerako prozesu bat" izango den borroka dinamika berri bat aurkeztu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Gasteizen, Denon bizitzak erdigunean izenpean.
Aski ezaguna da sozialismoaren aldeko langile mugimenduaren aldarrikapen historiko hau: ekoizpenbitartekoen sozializaziorik gabe ezin liteke gizarte aske batetaz hitz egin. hau da, langileek euren lan baldintza eta ekoizpenprozesuak kontrolatzen ez badituzte, eta beste norbaiten (burgesaren) aberastasuna handitzeko egiten badutelan lurralde horretan ezin da askatasunik egikaritu, klase arteko bereizketa baita hedatuko dena.
Egunean Behin 11. denboraldiaren itzulera, Egun On Euskadi saioan egon da Sustatu eta CodeSyntax-eko Luistxo Fernandez lankidea. Hodei Esnaola aurkezlea eta berarekin batera ziren jokalariek zuzeneko partida ere egin dute. Bide batez, Cwis Bob Dydd bertsio galesa ere martxan dela komentatu duug.
'Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki. Pentsioen erreformei ez' lemapean manifestazioa antolatu du LAB sindikatuak heldu den otsailaren 8rako Hendaia eta Irun artean. Goizeko 11.00etan Lapurdiko herriko tren geltokitik abiatuko da azken urteetan frantziar zein espainiar Estatuetan izan diren murrizketak salatzeko protesta.
Paleolitoko labar-arte kantabrikoan (Frantziako Dordoinatik Kantauriko leizeetaraino, Euskal Herria tartean dela) idazkera zantzuak edo gutxienez zenbaketa sistema bat dagoela proposatu du Cambridge Archaeological Journal-eko artikulu batek. Fidagarritasuna neurtzeko, eszeptizismorako datu bat: ikerlari nagusia altzarien errestauratzaile britainiar bat da.
Otsailak 4, larunbata, 17:00etan Etorkizuneko Gorputzak programari hasiera emateko Kafe Filosofiko baten inguruan elkarketa antolatu dute La Perrera espazioan, Sabino Arana 50, Bilbo.
Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio Mañeru eremu mistora pasatzeko lege proposamenari. Aho batez egin zuen eskaera Mañeruko Udalak. Baina Nafarroako Parlamentuan horma bat topatuko du eremu mistoaren zabalpenak. PSNk eta Navarra Sumak kontra bozkatuko dute. "Ez da unea", esan dute Ramon Alzorrizek eta Carlos Perez Nievasek.