Bibliotekako haurren liburuetan sexu genero rolen inguruan ematen diren mezuak ikuspegi feministatik aztertu ditu Oiartzungo Udalak. Haur eta gazteei zuzenduta dauden 5.620 liburuko katalogotik zoriz 588 aukeratu dira azterketa egiteko. Udaleko Feminismo Teknikariak proiektua eta ondorioak azaldu ditu Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
Erantzun
Sartu