2023-01-13·an argitaratua , 2023-02-07·an eguneratua Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan. Bistan da ez direla gure herriak ezagutu behar dituen adierazle guztiak, baina hemen bildutakoak gure herria ingurukoekin alderatzeko baliagarriak dira.
Desazkundea hautu bat da ala derrigorrez hartu beharko dugun bide bat? Ekonomia ekologikoan aditua den BC3ko Unai Pascuali galdetu diogu.
2011. urtean hasitako lan bat, Game of Thrones telesailaren euskarazko azpidatzien bildumatzea, asteburu honetan osatu dugu. Euskal Endodings-etik egindako ekarpen bat tarteko, 8 denboraldiak, 73 atal, denak daude euskaraz orain.
Doako jardunaldia Donostian, martxoaren 15ean, euskal musika instrumentu tradizionalak eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz: Folkloremix jardunaldia, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatua, Donostia Hezkuntzaren laguntzarekin. Jardunaldi honetan, Euskal Herriko musika instrumentu tradizionalak ezagutuko ditugu, eta instrumentu horietatik ateratako soinuak edo "sampleak" musika elektronikoarekin nahasteko gakoak jasoko ditugu.
Piztu telebista saioan egiten duten antzera, zortzi familia, bikote edo lagun taldek etxean telebista nola ikusten duten jasoko dute ETB2ko Te falta un Teleberri saio berrian. Baina gaztelaniazko programaren kasuan, Teleberri albistegia izango da ikusleek etxean komentatuko dutena. Bihartik aurrera, ETB2k gauero emango du, 22:10etik 22:25era; tarte horretan Eguraldia ematen zuten lehen, baina ordutegia aurreratu dute, 19:45era.
'Sobera ditut nire izenean mintzo diren Bake, Herri eta Jainko guztiak'