Teknologia albisteak

Arteman Komunikazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Komunikazio eta diseinu enpresa euskalduna gara. http://www.arteman.org

Erabiltzailearen artikuluak

EMEZTIM, STEM hezkuntza sustatuko duen chatbota estreinatu berri da

2020-10-29 : 19:12

Arteman Komunikazioa, ISEA eta Fulsión enpresek gazteen artean STEM ikasketak sustatuko dituen chatbot-a garatu dute. Besteak bese, Gipuzkoako Aldundiak finantzatu du EMEZTIM proiektua.
 

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Orozko eta Gasteiz artean banatu da

2018-05-19 : 08:46

2018ko edizioan izugarrizko igoera izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera.

EUSPOT lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izango da

2018-01-07 : 16:27

Aurkeztu da Euspot 2018ko edizioa. Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da. Parte-hartzaileek maiatzaren 2ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako briefa eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko dute lana aurkezterakoan. Imajinazioa martxan jarri eta ikus-entzunezko teknikak hobetzeko aukera paregabea da Euspot!

Miren Aranzabal izan da Ostegun Bidaiariaken bosgarren edizioko irabazlea

2017-06-14 : 15:01

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko eta herrialde zein bidaiatzeko modu desberdinak ezagutzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik, Arteman Komunikazioaren laguntzarekin.

“Aniztasunak gu egiten gaitu” spota izan da Euspot 2017 lehiaketako irabazlea

2017-05-12 : 13:31

2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu, 51 spot lehiatu dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak saritu dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera.

Euspot lehiaketaren seigarren edizioak marka guztiak hautsi ditu

2017-05-04 : 15:17

Euskarazko spoten lehiaketa da Euspot, eta 2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu. 51 spot aurkeztu dira lehiaketara eta epai-mahaiak datorren astean banatuko ditu sariak, maiatzaren 11n, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan arratsaldeko zazpietatik aurrera egingo den sari banaketa ekitaldian. Iker Galartza eta Aitziber Garmendia euskal aktore ezagunek gidatuko dute sari banaketa ekitaldia. Spot guztiak ikusgai daude Euspot webgunean.

Euspot lehiaketako publikoaren saria martxan da!

2017-04-29 : 12:15

Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak sarituko dira. Lehiaketaren helburua da publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman enpresarekin batera.

Ostegun Bidaiariak, bidaia esperientziak partekatzeko ekimen errotuak bosgarren edizioa beteko du aurten

2017-03-15 : 10:55

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Edizioz edizio hazten doa ekimena eta gero eta jende gehiago batzen da bidaiak partekatzera zein horietaz ikasi eta gozatzera. Debagoienean bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera ematea, beste batzuek etorkizunean egin ahal izango dituztenak.

Uztailaren 9an ospatuko da Arrasateko txalaparta festa Arbolapetako zuhaitzaren hotsarekin

2016-07-07 : 13:14

2014ko urriaren 29an bota zuten 114 urtetan Arbolapetan izan zen gaztainondoa. Arrasateko Ttakun txalaparta taldeko kideek, baina, moduren baten esanda, bizirik mantenduko dute, txalaparta egin dute-eta gaztainondo maitatuaren enborrarekin. Zapatuan egingo duten Txalaparta Festan aurkeztuko dute. Horretaz gain, txalapartarekin lotutako beste hainbat ekitaldi izango dira Arrasaten, egun osoan zehar antolatu den egitarau zabalean.

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Triathloia uztailaren 10ean

2016-06-27 : 16:28

Bere onena emango dute igeri egiten, bizikleta gainean zein korrikan, kirol ikuskizun itzel honetan. Horien artean izango dira punta-puntako triatletak, Debagoienekoak asko, eta baita ere espainiarrak, alemaniarrak, errusiarrak, Kanadakoak zein Guatemalakoak. Eta urtero mundu osoko triatletak erakartzen dituen proba honek Landatik hasita Arabako hainbat herri zeharkatzen ditu Gasteizera heldu arte.

EUSPOT 2016ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

2016-05-17 : 12:01

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean egin zen Euspoten bosgarren edizioko sari banaketa, Angel Alkainek girotu zuen ekitaldia eta une oso gogoangarriak izan ziren, umorea eta jaia uztartuz. Gainera, lehiaketan aurkeztutako 34 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren bertan.

Euspot 2016 lehiaketako irabazlea: “Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!”

2016-05-14 : 09:44

34 spot lehiatu dira aurtengo Euspot lehiaketan, euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren bosgarren edizioan Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spotak egin behar zituzten parte-hartzaileek. Irabazlea ondorengo bideoa izan da: 'Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!'. Egileak: Patxi Irigoyen, Kike Otegui, Ibai Zabala eta Martxel Zubia. Sari-banaketa atzo izan zen Aretxabaletan.

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia gaur Aretxabaletan

2016-05-12 : 09:36

Aurtengo Euspot sariketan 34 spot lehiatuko dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren bosgarren edizioan Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak egin behar izan dituzte parte-hartzaileek. Sari-banaketa ekitaldia gaur izango da, maiatzak 12 osteguna, arratsaldeko 7:00etan Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundia Euspot lehiaketaren babesle nagusi bilakatu da, Audionetwork musika edizio etxearekin batera. Iragarki guztiak ikusgai: http://euspot.eus/ webgunean.

Jardunaldia Aretxabaletan: Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan

2016-05-11 : 09:35

Euskarak osasungintzan duen egoeraz eta, batez ere, Lanbide Heziketako osasun arloan izan duen garapenaz jardungo dute maiatzaren 11n, 17:00etan, Aretxabaleta Lanbide Eskolan. Sarrera librea izango da interesa duen edozeinentzat.

Osakidetzan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin kanpaina abian da

2016-04-18 : 12:22

Osakidetzak, Debagoieneko Udalek eta Debagune euskara elkarteak bultzatu dute “Nik euskaraz nahi dut” izeneko kanpaina. Kanpainaren helburua hauxe da: herritarrak animatzea euskara eskatu dezaten beraien lehentasunezko hizkuntza izan dadin Osakidetzan. Izan ere, Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko.

Bidaia esperientziak partekatzeko Ostegun bidaiariak lehiaketaren laugarren edizioa martxan da Aretxabaletan

2016-04-13 : 10:20

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Aurreko hiru edizioetako parte-hartze handia ikusirik aurten ere martxan jarri da ekimena. Debagoienean bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera ematea, beste batzuek etorkizunean egin ahal izango dituztenak.

Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da ostegunean, maiatzak 7

2015-05-04 : 12:21

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.

Euspoten laugarren edizioak, autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua) izango ditu hizpide

2015-01-30 : 10:15

2014ko lehiaketak arrakasta dotorea izan zuen. Guztira 22 lan aurkeztu ziren, Euskal Herriko toki askotatik aurkeztutakoak guztiak ere. Aurtengo edizioaren helburua da, spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea. Asmoa da gazteen sormena bultzatzea, ilusioak piztuz. Lehiaketa irekia da, edozeinek har dezake parte, bertakoek, bailarakoek zein Euskal Herri osokoek, eta hala nahi izanez gero baldintzak betetzen dituen gure mugez haratagoko edozeinek.

Deportivo Alavés taldearen spot arrakastatsuak

2014-09-12 : 11:16

Deportivo Alavés taldea gogor dabil abonatu kanpainarekin. Horretarako, ¡Pura Alavesdrina! leloa sortu eta Arteman Komunikazioa enpresari spot irudimentsu eta dibertigarriak sortzeko enkargua egin zion.

 

Charlie Boy Team, eta Heidi Otaduy eta Yago Mateo Euspot 2014ko lehiaketako irabazleak

2014-05-16 : 16:06

22 lan aurkeztu dira Euspot lehiaketaren hirugarren edizioan pintxo-potea gai hartuta. “Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten lehenengo aldiz 18 urtetik beherakoek ere lanak aurkeztu dituzte. Gazteek Euspot-ekiko duten atxikimenduaren isla da, baita ere, hirugarren edizio honetan 1.600 bototik gora eman direla sarean lan gustukoenak aukeratzeko.

Aurrekoak ››