Teknologia albisteak

Arteman Komunikazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Komunikazio eta diseinu enpresa euskalduna gara. http://www.arteman.org

Erabiltzailearen artikuluak

Euspot lehiaketaren hirugarren edizioak pintxo potea eta euskara izango ditu hizpide

2014-02-03 : 09:23

Aurten egingo da hirugarren edizioa eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da. 2014ko edizioaren gaia izango da: ‘Pintxo potea eta euskara’. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira lehiaketaren sustatzaileak.

Txalaparta Festa Arrasaten, ekainaren 29an

2013-06-18 : 10:51

Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak Txalaparta Festa antolatu du lehen aldiz. Egun osoko jaia iragarri dute ekainaren 29rako, "herriko txoko ezberdinetara txalaparta doinuak zabaltzeko helburuarekin". Besteak beste, txalaparta saio libreak, herri bazkaria eta Bergara, Aramaio, Aretxabaleta eta Urretxuko txalapartarien bisita eta saioak iragarri dituzte.

Alaves futbol taldearen 'Orain bai!' spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak

2013-05-24 : 10:47

Grabaziorako bi egun eta post-produkziorako beste bi egun behar izan dira 'Orain bai!' spota sortzeko; aurretik, baina, Alavesen marketin sailak produkziorako lan guztiak bideratu behar izan ditu. Taldearen webgune ofizialean, dagoeneko 13.000 bisita jaso ditu spotak eta sare sozialen bitartez egindako zabalkundea ere handia izan da.

Alaves_orain bai from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Maiatzaren 16an hasiko da "Ostegun bidaiariak" lehiaketa Aretxabaletan

2013-05-15 : 18:32

Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa Artemanen laguntzarekin. Hurrengo sei astetan, ostegunero (nahiz eta maiatzaren 29a asteazkena den), Aretxabaletako taberna ezberdin baten eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak.

Bidaia esperientziak partekatzeko lehiaketa

2013-04-22 : 12:13

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu da Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera eramatea, merkeak eta praktikoak.

‹‹ Hurrengoak