Aretxabaletako Udalak EUSPOTen aldeko apustua egin nahi du aurten ere, euskara bizitzako alor guztietara hedatzeko eta arlo horretan egiten ari diren lana goraipatu nahi du. Gainera, antolatzaile batzordetik nabarmendu nahi da aurten ere gazteenek aukera izango dutela lehiaketan parte-hartzeko, eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin.
Aurtengo berrikuntzak
Aurten antolatzaileek akordio bat sinatu dute Music Library etxearekin. Hala, parte-hartzaileek http://www.audionetwork.com/ galeriako musika doan erabiltzeko aukera izango dute. Music Library etxeak musika eta estilo ezberdinetako kalitatezko online galeria eskaintzen du.
Oinarri sendoekin izaera irekia
MUk, Artemanek eta Aretxabaletako Udalak antolatutako spoten lehiaketak izaera irekia du eta Euskal Herrian parte-hartzea sustatu gura du. Beti ere, Debagoienean oinarri sendoak jarrita. Horretarako, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa kurrikulumean sartu du spoten gaineko ikasgaia eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Unibertsitatearentzat lehiaketa bera eta ikasleen parte-hartzea epe luzerako inbertsioa da. Inbertsio baita ere hizkuntzaren erabilerari dagokionez.
Lanak aurkezteko epea
Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan. Guztira Euspot Lehikatek aurten ere 2.250,00 euro banatuko ditu sarietan.
Lau sari banatuko dira:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Publikoaren saria. / 500 euro
3.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro
Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago: http://euspot.eu/lehiaketaren-oinarriak/
Erantzun
Sartu