Teknologia albisteak

Deportivo Alavés taldearen spot arrakastatsuak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-12 : 09:59
Deportivo Alavés taldea gogor dabil abonatu kanpainarekin. Horretarako, ¡Pura Alavesdrina! leloa sortu eta Arteman Komunikazioa enpresari spot irudimentsu eta dibertigarriak sortzeko enkargua egin zion.

 
Dagoeneko bi ikus-entzunezko daude ikusgai eta izugarrizko harrera ona izaten ari dira. Lehenak Arabako hiru aktore ezagun (Gorka Aginagalde, Txema Blasco eta Iñigo Salinero 'Txaflas') ditu protagonista. Eta bigarrenak, atzo publiko egindakoak, suspense puntua ere badu.

Uda aurretik egindakoak 13.000 bisitatik gora ditu eta bigarrenak ia 6.000 bisita batu ditu egun bakarrean.

Erantzun

Sartu