Teknologia albisteak

Maite Goñi

Erabiltzailearen aurpegia

Hezkuntza, web 2.0, PLE/PLN, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization...

Erabiltzailearen jarduna

Creative Commons lizentzia berriena euskaratzen laguntzerik?

2018-06-21 : 17:57

Creative Commons lizentzien bertsio berrienak euskaratzeko prozesu ireki bati ekin diogu Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordean. CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa ikusgai izango da webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. Beherago azaltzen dugu zergatik den hau inportantea.

2

Ama Hizkuntza: meme erronka

2017-02-20 : 14:02

Gogoratzen UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, “Txiokatu #AmaHizkuntzan” ekimenean parte hartu genuela? Bada, bi urte pasatu dira dagoeneko, eta RisingVoices-eko lagunek beste erronka bat proposatu digute otsailaren 21ean aurtengo Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: “Ama Hizkuntza meme erronka“.

#27hizki27argazki argazkilaritza proiekturako hitzen bila

2016-03-07 : 14:15

Dabid Martinezek (@dabidnet) #27hizki27argazki argazkilaritza proiektua martxan jarriko du hilabete barru eta proiektu kolaboratiboa izatea nahi duenez, internauton kolaborazio bila dabil. #27hizki27argazki proiektuan, euskal hitzen argazki interpretazio propioa burutu nahi du, eta Internautoi eskatzen diguna da, hitzak proposatzea. Hitz horiek, gainera,  #gaurkohitza blogean ere argitaratuko ditugu. Dabid Martinezek bloga ere ireki du Blogak.eus plataforman. Parte hartzera animatuz gero, jarraitu irakurtzen!

Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5 urteak: azaleratu zure hitza

2013-11-19 : 13:05

Datorren larunbatean, hilak 23, Gaurko Hitzak 5 urte beteko ditu. Ospatu gurekin. Idatzi zure hitza gorputzaren edozein ataletan eta bidali argazkia Twitterrer bidez: #gaurkohitza5 Aste honetako argazki guztiek sari ezberdinen zozketan parte hartuko dute.

2

Harkaitz Canok webgunea du: harkaitzcano.com

2013-09-23 : 17:07

Ni ere probatzen @Sustatu -k abian ipinitako sistema berria: artikulua baino motzagoa eta tuita baino luzeagoa. Ideia ona! Eta estreinatzeko, berri on bat: Harkaitz Canok, antza denez, Interneten gunea zabaldu du: harkaitzcano.com.

Jokoak sortzeko formazio saioa irakasle eta ikasleentzat doan

2013-02-01 : 11:01

Datorren asteartean, otsailak 5, Donostiako San Telmoko Badu, Bada erakusketako Azokan ordubeteko formazio saio ireki bat emango dut. Bi txanda aurreikusten dira, 12.30ean eta 15:00etan. Saioan Gaurko hitza plataforman joko bat sortzen ikasiko dugu.

Sortu zure jokoak Gaurko Hitza plataforman

2012-12-19 : 10:08

Dakizuen bezala, duela gutxi ospatu dugu Gaurko Hitzaren 4. urteurrena. 4 urte igaro dira, beraz, blogarekin hasi ginenetik. Tarte horretan, blogaren harira, egitasmo ezberdinak abian ipintzeko aukera izan dugu, besteak beste, bertan azaltzen diren hitzak praktikatzeko Gaurko hitza jokoa.

9

Apalabrados euskaraz

2012-08-14 : 10:33

Bidea luzea izan da, baina Apalabrados jokoa euskaraz daukagu lehengo ostiraletik aurrera. Jokoa ezagutzen duzuenok badakizue zertan datzan: hitzak osatu behar dira -goitik behera nahiz ezkerretik eskuinera, kontuan izanda lehendik daudenak- eta hitz bakoitzarekin puntuazio bat lortzen da. Euskarazko hiztegia praktikatu eta aberasteko aukera aparta irudituta, aspaldian nuen begiz jota aplikazioa.

Apalabrados euskaraz

 

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago