Maite Goñi
Hezkuntza, web 2.0, PLE/PLN, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization...
Artikuluak
Creative Commons lizentzia berriena euskaratzen laguntzerik?
Creative Commons lizentzien bertsio berrienak euskaratzeko prozesu ireki bati ekin diogu Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordean. CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa ikusgai izango da webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. Beherago azaltzen dugu zergatik den hau inportantea.
Ama Hizkuntza: meme erronka
Gogoratzen UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, “Txiokatu #AmaHizkuntzan” ekimenean parte hartu genuela? Bada, bi urte pasatu dira dagoeneko, eta RisingVoices-eko lagunek beste erronka bat proposatu digute otsailaren 21ean aurtengo Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: “Ama Hizkuntza meme erronka“.
#27hizki27argazki argazkilaritza proiekturako hitzen bila
Dabid Martinezek (@dabidnet) #27hizki27argazki argazkilaritza proiektua martxan jarriko du hilabete barru eta proiektu kolaboratiboa izatea nahi duenez, internauton kolaborazio bila dabil. #27hizki27argazki proiektuan, euskal hitzen argazki interpretazio propioa burutu nahi du, eta Internautoi eskatzen diguna da, hitzak proposatzea. Hitz horiek, gainera, #gaurkohitza blogean ere argitaratuko ditugu. Dabid Martinezek bloga ere ireki du Blogak.eus plataforman. Parte hartzera animatuz gero, jarraitu irakurtzen!
Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5 urteak: azaleratu zure hitza
Harkaitz Canok webgunea du: harkaitzcano.com
Jokoak sortzeko formazio saioa irakasle eta ikasleentzat doan
Sortu zure jokoak Gaurko Hitza plataforman
Dakizuen bezala, duela gutxi ospatu dugu Gaurko Hitzaren 4. urteurrena. 4 urte igaro dira, beraz, blogarekin hasi ginenetik. Tarte horretan, blogaren harira, egitasmo ezberdinak abian ipintzeko aukera izan dugu, besteak beste, bertan azaltzen diren hitzak praktikatzeko Gaurko hitza jokoa.
Apalabrados euskaraz
Bidea luzea izan da, baina Apalabrados jokoa euskaraz daukagu lehengo ostiraletik aurrera. Jokoa ezagutzen duzuenok badakizue zertan datzan: hitzak osatu behar dira -goitik behera nahiz ezkerretik eskuinera, kontuan izanda lehendik daudenak- eta hitz bakoitzarekin puntuazio bat lortzen da. Euskarazko hiztegia praktikatu eta aberasteko aukera aparta irudituta, aspaldian nuen begiz jota aplikazioa.

Euskaltzaindiaren arauak urratsez urrats lantzeko ikastaroa abian
Duela urte batzuk ikasleekin Euskaltzaindiaren arauak ikasteko edota errepasatzeko ikastarotxo bat sortu nuen, eta alez ale argitaratzen joan nintzen euskaljakintzan. Harrezkero handik eta hemendik pixka bat osatzen joan naiz, eta orain osatutako ikastaro hori formatu berri batean plazaratzen hasia naiz.
Mentormob erabiltzen ari naiz horretarako: