Jokoak sortzeko formazio saioa irakasle eta ikasleentzat doan
2013-02-01 08:22
Datorren asteartean, otsailak 5, Donostiako San Telmoko Badu, Bada erakusketako Azokan ordubeteko formazio saio ireki bat emango dut. Bi txanda aurreikusten dira, 12.30ean eta 15:00etan. Saioan Gaurko hitza plataforman joko bat sortzen ikasiko dugu.
Tresna hau bereziki irakasle eta ikasleentzat pentsatutakoa da:
- Irakasleek ikasleentzat ariketa moduko jokoak sor ditzakezue, gai bat errepasatzeko edo.
- Adin batetik aurrerako ikasleek ere euren jokoak sor ditzakete. Helburua ikasleak sortzaile eta, aldi berean, irakasle bihurtzea da. Gainera, sortzen dituzten jokoak Tuenti, Twitter edo nahiago duten sareetan parteka ditzakete. Horrela, euren lagun, guraso, irakasle edo nornahiri jokatzeko aukera eman diezaiekete. Ikastetxe, gela edo norberaren webgunean ere txerta daitezke sortutako jokoak.
- Data: otsailak 5
- Ordua: 12.30 eta 15.00etan
- Iraupena: 60 minutuko formazio saioa (erakusketa ikusi nahi izanez gero, horretarako hartzen duzuen denbora)
- Nori zuzendua: maila guztietako irakasleei, eta DBH zein DBHOko ikasleei
- Helburua: plataforma aurkeztu eta ordubeteko formazioa jaso doan
- Plaza mugatuak: aurrez izena eman behar da
- Telefonoa: 943 48 15 80
- E-maila: Miren_Akordagoitia@donostia.org.
- Gaia: Maite Goñi
Adibide bat:
Erantzunak kargatzen...