Ni ere probatzen @Sustatu -k abian ipinitako sistema berria: artikulua baino motzagoa eta tuita baino luzeagoa. Ideia ona! Eta estreinatzeko, berri on bat: Harkaitz Canok, antza denez, Interneten gunea zabaldu du:
harkaitzcano.com.
Oraintxe lan bat prestatzen ari nintzela,
Harkaitz Canoren webgune berriarekin egin dut topo. Nik, behintzat, ez nuen ezagutzen. Ongi etorri eta osasunarekin urratu!
Bide batez, hementxe uzten dut iaz,
euskaljakintza 8ko ikasle talde batek Harkaitzi egindako oparia, nahiz eta oraindik ez diogun berari ezer esan:
Harkaitz Cano sarean. Ikasleek, literatura proiektu baten lehenengo urrats bezala, Canori buruz topatutako guztia gune batean bildu zuten, hau da, 'content curator' lanak egin zituzten. Jarraian autoreari buruzko aurkezpena, book-trailerra, hitzapasa eta beste hainbat kontu prestatu zituzten, baina horiek guztiak beste baterako utziko ditugu. Esandakoa: ongi etorri Interneteko plazara, Harkaitz!
Oh, oso ondo, pozten gara Canogatik. Baina egiazki, hau artikulu oso gisa kargatu duzu, Maite, ez mezu berri horien formatuan. Berdin dio, egiazki, edukiz eta luzeraz (mezuak 600 karaktereko muga batean konfinatu ditugu), Harkaitz Canorenak mezu llaburra baino gehiago merezi zuen. Mila esker :-)