Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nola aktibatu fitxa sailkapena Gmail berrian (jarraibideak euskaraz)

Maite Goñi, Maitego.com
2013-06-05 10:42

Jasotako mezuak horrela bistaratu ahal izateko, aukera berri hau aktibatu baino ez dugu egin behar. Aktibatzeko ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

1. urratsa. Sartu zure Gmail kontuan, ohi bezala.

2. urratsa. Hautatu eskuineko ikonoa, ezarpen orokorrak aldatzen dituena. Bistaratze modu berria aktibatzeaz gain, ikonoaren gainean klik eginda, postaren itxura, bistaratzearen trinkotasuna eta bestelako ezarpernak aldatu ahal izango dituzu.

1

3. urratsa. Konfiguratu sarrera-ontzia hautatu (zerrendaren erdialdean). Oharra: ez baduzu ikusten aukera hori, atera Gmail-etik eta berriz sartu. Oraindik ere ikusten ez baduzu, Googlek aukera aktibatu arte itxoin beharko duzu.

2

4. urratsa. Leiho bat zabaldu ondoren, hautaketa egin beharko duzu. 5 fitxa onartzen dira:

  • Nagusia: fitxarik ez duten mezu-kategoriak, atal honetan ikusiko dira.
  • Sare sozialak: sare sozialetako mezuak, multimedia-partekatzeei buruzkoak, zita-zerbitzuenak eta bestelako webgune sozialenak.
  • Eskaintzak: promozioak, eskaintzak eta bestelako marketin-mezuak.
  • Eguneratzeak: Automatikoki sortutako eguneratze pertsonalak, berrespenak, ordainagiriak eta fakturak barne.
  • Foroak: Eztabaida-talde eta posta-zerrendetako mezuak.

Hautatu horietatik fitxa ezberdinetan ikusi nahi dituzun mezuak.

3

 5. urratsa. Beste leiho bat zabalduko da. Ados klikatu.

4

Hauxe izango da emaitza:

5

 

Bistaratzeko modu berrira ohitzea pittin bat kostatu zaidan arren, orain oso praktikoa iruditzen zait. Pentsatzen dut egun batzuk barru, Googlek zuzenean aktibatzeko aukera emango duela. Bitartean, baliagarria izango zaizuelakoan, hortxe uzten ditut jarraibideak.

Iturria: How to enable the new tabbed Gmail inbox right now. Paul Morris, Redmond Pie. Euskaraz: Maite Goñi, Maitego.com (Creative Commons Aitortu, cc-by).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu