Dabid Martinezek (@dabidnet) #27hizki27argazki argazkilaritza proiektua martxan jarriko du hilabete barru eta proiektu kolaboratiboa izatea nahi duenez, internauton kolaborazio bila dabil. #27hizki27argazki proiektuan, euskal hitzen argazki interpretazio propioa burutu nahi du, eta Internautoi eskatzen diguna da, hitzak proposatzea. Hitz horiek, gainera, #gaurkohitza blogean ere argitaratuko ditugu. Dabid Martinezek bloga ere ireki du Blogak.eus plataforman. Parte hartzera animatuz gero, jarraitu irakurtzen!
#27hizki27argazki proiektuan, euskal hitzen argazki interpretazio propioa burutu nahi du, baina, berak dioenez, bere buruari hitzak proposatuko balizkio aspergarria izango litzateke. Gauzak horrela, asmatu duzuen bezala, hitzak proposatu behar dira, galdetegi bat betez. Eta zein da nire zeregina egitasmo honetan? Bada, behin hitzak hautatuta, hitz horiek #gaurkohitza blogean argitaratuko ditugu. Beraz, esanahia, sinonimoak, azalpenak... nire esku eta argazkia Dabiden kontu.
#27hizki27argazki traolak aipatzen duen moduan, 27 argazkiz osaturiko argazkilaritza seriea izango da, euskal alfabeto osoa alegia. Dabidek bere Flickr eta Instagram profiletan argitaratuko ditu, #27hizki27argazki traola erabiliz eta nik, berriz, #gaurkohitza-n, hitza nork proposatu duen aipatuz, noski. Argazki guztiak Copyleft izango dira: Creative Commons BY-SA 4.0 lizentzia.
Zer? Animatzen zarete hitzen bat proposatzera? Ba, egin klik eta bete galdetegia (bertan irakurri ahal izango dituzue arauak).
Erantzun
Sartu