Teknologia albisteak

Elgoibarko Izarra

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaleon Topagunea: Elgoibar eta elgoibartarrok euskalduntzen.

Erabiltzailearen jarduna

Euskara ala ezkara ingurune digitalean? Elgoibarren, urriaren 5ean

2019-09-10 : 16:15

Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dugu urriaren 5ean Elgoibarren. Egun osoko programa prestatu dugu eta Euskal Herriko 16 aritu eta aditu gonbidatu ditugu. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 

Euskalgintza eta kulturgintza, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

2018-08-05 : 09:54

Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero Elgoibarko Izarrak antolatzen duen zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Kulturgintza izango da gai nagusia eta 21 kulturgile gonbidatuko ditugu Elgoibarrera. Urriaren 6an izango da (larunbata) eta egun osoko programa prestatzen dihardugu.

Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta Elgoibarren

2017-09-28 : 08:43

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa prestatu dugu elkarlanean. Urriaren 4tik 28ra izango da. Hitzaldiak, elkarrizketak, rap musika, erreportajea eta bertso-bazkari literarioa antolatu ditugu.  

"Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez" ikastaroak eman duena, bost kronikatan jasota

2016-11-16 : 18:07

Bost kronikatan jaso dugu Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroak eman duenaren laburpena. 10 orduko ikastaroa izan da, eta irakasleak Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izan dira; idazlea eta musikazale amorratua lehena, eta musikaria bigarrena.

´Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez´ ikastaroa, Elgoibarren

2016-09-19 : 12:21

10 orduko ikastaroa izango da, eta kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko izan duen, eta duen, garrantzia landuko da. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta irailaren 30era arte eman daiteke izena. Animatzen zaretenok Elgoibarko Izarrara deitu edo idatzi behar duzue: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus.

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek bihar Elgoibarren

2016-02-23 : 10:51

Lorea Agirrek (Beasain, 1968) Bagara nor hitzaldia eskainiko du Elgoibarren, otsailaren 24an (asteazkena), Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Ederlezi pastorala Elgoibarren, larunbat honetan

2015-11-12 : 10:51

Larunbat honetan, azaroak 14, Ederlezi pastorala ikusteko aukera izango da Elgoibarren. Pastoral honek XVII. eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa kontatzen du. Familia bati jarraituko diogu, mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu.

Xamar: 'Euskaldun sortu ginen, eta, nahigabe guztien gainetik, horrek gaitu betetzen'

2014-11-25 : 09:27

Etsita eta mutu geratu zen euskal jendea Francoren diktadura gure gainera jausi zenean. Euskal Herriko paisaia iluna zen benetan, eta erdara gero eta toki zabalagoa hartzen hasi zen, euskararen kaltetan. Hala ere, 1960ko hamarkadan, berriro esnatu zen euskaldunak izateko nahia. Horixe izan da "Euskara jendea" ikastaroaren azken saioko gaia. Bai, amaitu da Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun ikastaroa. Eskerrik asko Xamar zure laguntzarengatik. 

Etsipenak jota, gerren artetik bizirik irtetea lortu zuten euskaldunak

2014-11-18 : 08:54

Bagoaz, poliki-poliki, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzeko bidean, Xamar bidelagun hartuta. "Euskara Jendea" ikastaroaren bosgarren kapitulura iritsi gara, eta seigarrena baino ez zaigu falta ikastaroa amaitzeko (ikus aurrekoen laburpena). Azken-aurreko kapituluan, gerra artean bere burua altxatu nahian dabilen Euskal Herria ikusi dugu.

   

Xamar: "muga eta lege guztien gainetik, Aro Modernoan euskaldunak izateko nahia erakutsi zuen euskal jendeak"

2014-11-11 : 20:37

Euskara Jendea ikastaroaren hirugarren saioari Erdi Aroan euskara gure lurraldean nagusi zela esanaz eman bagenion amaiera, laugarrenean Aro Modernoan zentratu ginen, eta, batez ere, Iparraldean jarri zuen azpimarra Xamarrek. Garai hartan Iparraldean euskarak izan zuen loraldian, zehatzago esateko.

Xamar: “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”

2014-11-03 : 09:04

 Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina guk herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen, inguruko auzo-hizkuntzek ez bezala. Ideia horrekin eman genion amaiera Euskara Jendea ikastaroko bigarren saioari. Hirugarren honetan, berriz, Erdi Aroan zentratuko da Xamar. Erdi Aroan hamaika hizkuntza entzuten zen gure lurraldean, baina denen artetik euskara zen nagusi.

 

 

Xamar: "Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen"

2014-10-23 : 09:01

Elgoibarren ikastaroa ematen ari da Xamar. Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera, eta horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ordu eta erdiko hitzaldian.

Xamar: “Euskaldunona ez da izan isolatuta edo bakartuta egon den herria”

2014-10-13 : 11:12

Elgoibarren ematen diharduen Euskara Jendea ikastaroaren lehen saioan Xamarrek nabarmendu zuen ideia nagusia da. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun ikastaroari asteazkenean eman genion hasiera, eta sei saioko iraupena izango du. Hurrengo sei asteetan, saio bakoitzak ematen duenaren kronika eskainiko dugu.

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldiarekin hasiko da gaur Elgoibarko hitzaldi zikloa

2013-10-09 : 18:23

Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu ohi dugun hitzaldi-zikloa hasiko da gaur. Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.

Elgoibarko Izarraren 50. urteurren-ekitaldiaren irudiak ikusgai

2013-05-08 : 18:56

Elgoibarko Izarra kultur elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta elkartearen sortzaileak eta presidente izandakoak omentzeko egindako ekitaldiaren irudiak igo ditugu sarera. Bi orduko ekitaldia izan zen arren ekitaldia bideo motzetan zatituta ikusteko aukera dago.

Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu aurten!

2013-03-02 : 10:55

Elgoibarko Izarra kultur elkartea 1963. urtean sortu zuten Felix Etxeberria, Sabin Osoro eta Jesus Larrañagak beste herritar askoren laguntzarekin. Ez da atzo goizeko kontua hori. Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu, eta hori horrela izanik, merezi moduan ospatzeko urte osoko programazioa prestatu dugu. Atzo aurkeztu genuen 50. urteurrenaren programazioa elkarteko 50 bazkidek emandako prentsaurrekoarekin.

1

Euskara Nafarroan: atzerakada etengabearen kronika

2012-10-19 : 20:19

Kike Diez de Ulzurrun (Iruñea, 1962) kazetari eta euskaltzale nafarra izan zen Elgoibarren antolatu dugun `Nafarroa arragoa` programako bigarren gonbidatua. `Euskara Nafarroa` gaiari atera behar zion distira, eta zintzo bezain argi azaldu zigun pentsatzen zuena. Hori bai, kezka txiki batekin alde egin zuen gure herritik: “Ezkorregia izan al nauk? Egoera hori duk, bai, baina itxaropenerako tartea  ere bazegok”.

 

Nafarroa, nahiaren eta ezinaren borroka-tokia

2012-10-08 : 13:55

"Nafarroaren konkista, 1512-1530". Hori izan zen Joseba Asiron (Iruñea, 1962) historialari nafarrak Elgoibarren eman zuen hitzaldiaren izenburua. Hitzaldi luzea eta mamitsua, baina bost minututan irakurtzeko kronikatxo bat idaztera ausartu gara, “ezkutatu zaigun historia” bistaratzeko.