Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu aurten!
Elgoibarko Izarra kultur elkartea 1963. urtean sortu zuten Felix Etxeberria, Sabin Osoro eta Jesus Larrañagak beste herritar askoren laguntzarekin. Ez da atzo goizeko kontua hori. Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu, eta hori horrela izanik, merezi moduan ospatzeko urte osoko programazioa prestatu dugu. Atzo aurkeztu genuen 50. urteurrenaren programazioa elkarteko 50 bazkidek emandako prentsaurrekoarekin.
|
Hilabetea |
Zer |
|
Otsailak 26 |
50. urteurrenaren aurkezpena |
|
Martxoak 15-16 |
Merezi zaban! asteburua: o Herri-omenaldia o Maalako karpako jaia: jatorduak, musika ... |
|
Apirilak 13 Apirilak 28 |
Sagardotegira goaz Maskaradak ikustera |
|
Ekaina 1 |
Mintza Eguna Elgoibarren |
|
Urria 5 Urria |
Beste 50! Euskara edo ezkara hitzaldi-ziklo berezia |
|
Abendua Abenduak 27 |
50. urteurreneko liburuaren aurkezpena 50. urteurrenari eskainitako bertso-jaialdi berezia |
Arratsalde on, denoi, eta eskerrik asko Elgoibarko Izarraren 50. urteurrena dela-eta prestatu dugun aurkezpen-ekitaldi honetara etorri zaretenoi.
Martxoaren 15ean beteko ditu Elgoibarko Izarrak 50 urte. Elgoibar euskaldunagoa izateko 50 urteko herri-ahalegina izan da. Hasiera batean, urtebete lehenago martxan jarri zen ikastola babesteko eta indartzeko sortu zen elkartea, baina, gerora, beste hamaika proiektu eta egitasmo ere prestatu zituen: dantza eta txistu-taldeak, gau-eskola, bertsolaritza, Aubixa aterpetxea, Udal Euskara Batzordea, motibazioan eragiteko jarduerak ...
“Erderiak ez ittotzeko” sortu genuen Elgoibarko Izarra 1963an. Plaza txikian perretxiko bat topatzea, ume bat euskaraz entzutea baino errazagoa zenean. Jendeak euskarak Maltzagaraino joateko ere ez zuela balio pentsatzen zuenean.
- Elkartea zertarako sortu genuen argi esan gabe, legeak kontra zeudelako.
- Formazio handirik gabe.
- Baliabide handirik gabe.
- Ilusioa
- Herritarren babesa.
Herritarren babesa oso garrantzitsua izan zen, bai. Hori gabe ezingo genuen aurrera egin. 1956an sortu zen gau-eskolako 80 bazkide izatetik, 1.400 bazkide izatera pasa zen elkartea bi urtean. Gure ustez, Elgoibarko Izarrarekin elgoibartarron euskaltzaletasuna esnatu zen; lozorroan zegoen elgoibartarron euskaldun izateko borondatea esnatu egin zen.
50 urte pasa ondoren, pozik eta harro gaude guk piztutako sua ez dela itzali ikusten dugulako. Pozik gaude guk zabaldutako bidean 50 urteko ibilbidea egin dugulako. Ez genuen asko pentsatzen guk sortutako elkarte txiki hark 50 urte beteko zituenik.
Munduari buelta emateko ilusioarekin ekin genion. Badakigu munduari ez diogula bueltarik eman, baina, poliki-poliki izan bada ere, gure mundutxoa eraiki dugu. Beharbada, guk nahi baino gutxiago lortu dugu, ez gara oraindik guk nahi genuen tokira iritsi, baina guk uste genuena baino askoz bide emankorragoa eta luzeagoa egin dugu.
- Elgoibarko Izarrak 50 urteotan egin duena jaso eta zabaltzea: Asko da elkarteak Elgoibar herri euskaldunagoa izateko egindakoa, eta hori dena jasota laga nahi dugu. Jaso eta zabaldu.
- Egindako lana errekonozitzea eta goraipatzea: Egindako lanaren atzean herritarrak daude, bazkideak, eta denei gure esker ona azaltzerik ez daukagunez, sortzaileei eta lehendakariei.
- 50. urteurrena ospatzea: Egindako eta lortutakoa ospatzeko modukoa delako. Bazkideekin eta elkartearen inguruan egon diren herritar eta elkarteekin ospatuko dugu Elgoibarko Izarrak herriari eman diona.
- Udalari, batetik, programazioa finantzatzeko diru-laguntza eman digulako eta, bestetik, programazioa burutzeko hamaika erraztasun eta baliabide eskainiko dizkigulako.
- Danobati, 50. urteurreneko liburua argitaratzeko diru-laguntza eman digulako.
- Antolakuntza-lanetan lagunduko diguten bazkide eta herritarrei.
- Eta, eskerrik asko, bereziki, urtean zehar 50. urteurrena ospatzera azalduko zareten bazkide eta herritarroi. Denon artean egin dugu orain arteko bidea, eta denok elkarrekin ospatu behar dugu.
Erantzunak kargatzen...