Teknologia albisteak

´Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez´ ikastaroa, Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-19 : 12:21

10 orduko ikastaroa izango da, eta kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko izan duen, eta duen, garrantzia landuko da. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta irailaren 30era arte eman daiteke izena. Animatzen zaretenok Elgoibarko Izarrara deitu edo idatzi behar duzue: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus.

Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun ekimenaren harira, aurten ´Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez´ ikastaroa antolatu dugu, gure herria hobeto ezagutu eta euskaltasuna sustatzeko helburuarekin.

Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Ikastaroaren helburua kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko izan duen garrantziaz gogoeta egitea da. Galdera horri erantzuten saiatuko gara, eta zuzeneko musika izango da transmisiorako erreminta nagusia.

10 orduko ikastaroa izango da, eta irakasleak Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira. Idazlea eta musikazale amorratua da Gotzon, eta musikaria Rafa.

 Ikastaroa bost egunetan emango da:

 Urriaren 5, 13, 19 eta 26an

  • Azaroren 2an

 Ordutegiari dagokionez, 18:30ean hasiko dira saioak, eta bi orduko iraupena izango dute. 

Ordua: 18:30ean hasi, eta bi orduko iraupena izango dute. 

Ikastaroa Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, eta plazak mugatuak dira (30 lagunentzat). Prezioa, berriz, 30 €.  

Izena emateko epea irailaren 30ean itxiko da, eta animatzen zaretenok Elgoibarko Izarrara deitu edo idatzi behar duzue: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

Animatu, eta eman izena lekurik gabe geratu aurretik! 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago