Teknologia albisteak

Euskalgintza eta kulturgintza, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-08-04 : 09:54

Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero Elgoibarko Izarrak antolatzen duen zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Kulturgintza izango da gai nagusia eta 21 kulturgile gonbidatuko ditugu Elgoibarrera. Urriaren 6an izango da (larunbata) eta egun osoko programa prestatzen dihardugu.

Modu berezian ospatuko dugu Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Oraindik ezin dugu programa goitik behera zehaztu, baina bizkarrezurra erabakita daukagu. Kulturgintza izango da gai nagusia eta gurera etorriko diren 21 gonbidatuak ere lotuta dauzkagu.

Jardunaldia urriaren 6an izango da, larunbata, eta egun osoko programa prestatu dugu. IMH ikastetxean ekingo diogu goizeko 9:30ean, eta Kultur Etxeko sotoan emango diogu amaiera arratsaldeko 19:30ak aldera.

Edukiei dagokienez, hitzaldiak, diagnosiak, gogoetak, elkarrizketak, poesia musikatuak edo musika emanaldiak izango ditugu, besteak beste.

  • Uxue Alberdi eta Aitor Nova, poesia musikatua.
  • Amorante musikariarne kontzertua.
  • Lorea Agirre: egoerarend diagnosia
  • Harkaitz Cano: gogoeta literarioa
  • Ana Labaka eta Nerea Ibartzabal, bertsotan
  • Mursego eta Danele Sarriugarteren ikuskizun literarioa-musikala
  • Odei Barroso eta Ines Osinaga, musika eta euskal kontzientzia.
  • Malen Amenabar eta Mariñe Arbero muralgintzan
  • Gorka Arrese, euskal kulturgileen balduntzak
  • Gotzon Barandiaran: garena bidu eta zabaltzeko bideak
  • Oier Guillan eta Ander Lipus, antzerkian euskaratik eta euskaraz?
  • Peru Iparragirre, Paul Beitia eta Edurne Azkarate: gazteak, kultura eta euskalgintza.

Izena Elgoibarko Izarran eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne. 

Informazioa jaso eta izena emateko:

Orain arteko edizioak bezala, aurtengoa ere Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga du eraikina. 

Erantzun

Sartu