Teknologia albisteak

"Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez" ikastaroak eman duena, bost kronikatan jasota

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-16 : 10:07

Bost kronikatan jaso dugu Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroak eman duenaren laburpena. 10 orduko ikastaroa izan da, eta irakasleak Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izan dira; idazlea eta musikazale amorratua lehena, eta musikaria bigarrena.

Gure kantagintzaren historian nork, zeri, zergatik eta zertarako kantatu dion hausnartzea da Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugun ikastaroaren funtzio nagusia. Ikastaroaren gidariak Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira; idazlea eta musikazale amorratua lehena, eta abeslaria eta gitarra-jotzailea bigarrena.   
Korruan eseri ginen ikastaroan izena eman dugun 16 lagunak. Erdian, euskal idazleen eta musikarien artean sortutako kantagintzak izan duen garrantzia ikusteko, 60 disko eta liburu inguru zituen mahaia. Izkina batean, berriz, Rafa Rueda bere gitarrarekin, aulki batean eserita. 

Euskal idazleen eta musikarien artean sortutako kantagintzak euskaldunon imajinarioan laga duen arrastoa aztertzea izan da ikastaroaren helburua, eta, horretarako, Gotzonen kontuak eta Rafaren kantuak izan ditugu bidelagun. Hona hemen ikastaroak eman duena 5 kronikatan laburbilduta:

1.- Kronika: Euskal Herria eta euskal herritarrok ulertzeko gakoak azaleratuko dira aztertuko ditugun kantuetan.

2.- Kronika: Herrimina, natura, espetxea, bakea, mespretxua ... erbesteari edota gerrari begiratzeko berbak.

3.- Kronika: Zertarako idatzi eta kantatu?  

4.- Kronika: 1980: zer da euskaldun izatea?

5.- Kronika: Gaur egun, zein da kantatzeko edo idazteko motiboa?

Erantzun

Sartu