Larunbat honetan, azaroak 14, Ederlezi pastorala ikusteko aukera izango da Elgoibarren. Pastoral honek XVII. eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa kontatzen du. Familia bati jarraituko diogu, mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu.
Pastoralaren testua Mixel Etxekoparrek idatzi du, eta zuzendaria Nicole Lougarot da.
Pastorala Elgoibarko Herriko Antzokian izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita, eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Sarrerak aurretik erosi nahi dutenek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunera deitu behar dute (943 74 16 26).
Pastoralaren antolatzaileak Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udala dira, eta Etxe-tar enpresak eta Txarriduna hotelak diruz lagundu dute.
Gauean, berriz, Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua izango da Elgoibarko Gaztetxean, gaueko 23:00etatik aurrera.
Erantzun
Sartu