Lanbidearen egoerak kezkaturik, EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du. Euskara lan-hizkuntza duten interpreteen profila zehaztu nahi izan du elkarteak (generoa, adina, prestakuntza, lantokia, lan-erregimena…), eta haien beharrak identifikatu, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko ez ezik, interpretearen figura eta jarduna hobeto ezagutzeko ere.
2024ko lehiaketaren 2. deialdiko esleipenaren berri ematera gatoz.
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian, solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak». 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik argitaratu duen liburu berritik abiatua, non Berbelitz den itzultzaile bat, protagonista.
Gaurkoa bezalako egun batean 2014an aurkeztu zuen Nor da Nor datu-basea jendaurrean EIZIEk, eta, hamar urteren buruan, abiapuntu izan zuen literatur itzulpenen katalogoa baino askoz gehiago biltzen du Nor da Nor-ek. Bide oparoa egin du euskal itzulpengintzaren datu-baseak, eta etengabe eguneratzen da.
EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Minaberri bekaren lehen edizioa antolatu du aurtengo udaberrian, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko ditu bekaren bidez sortzen diren itzulpenak, eta Cedroren laguntza izango du mentoretzak. Marijane Minaberri idazle eta itzultzaile baxenabartarraren omenez hartu du «Minaberri» izena bekak. Hogeitabost gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Ainhoa Mendiluzeri esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Laurie Halse Anderson idazlearen Speak liburua euskaratuko du Mendiluzek, Aiora Jaka itzultzailea izango du mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
2024ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
EIZIEk Minaberri itzulpen-beka sortu du, gazte-literatura euskaratzeko, mentoretza baten bitartez. Itzultzaile hasiberriei begira sortu da itzulpen-beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan. Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Txalaparta argitaletxearen eta Cedroren laguntzaz. Zabalik da lehen deialdia.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:
Azaroaren 15ean, Errenterian. Hizlariak: Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta. Streaming bidez ere emango dugu.
Irailaren 26an, Donostian solasaldia: 'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?. Hizlariak: Amaia Astobiza, Ana Morales eta Danele Sarriugarte. Streaming bidez ere emango dugu.
2023ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz. Aroa Uharte Zubillagak itzuliko du Dostoievski (Krimena eta zigorra), eta Joxe Mari Berasategik Anne Carson (Autobiography of Red)
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei. Jende asko animatu da, eta oso pozik gaude.
Lehen saria (bi liburu) Amaia Goikoetxea Orbegozok irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Ane Escudero Redondok. Zorionak, Amaia eta Ane!
Lehiaketa antolatu dugu EIZIEn Liburuaren Eguna ospatzeko. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu! Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Eta 23a arte, igandera arte, dago epea lehiaketan parte hartzeko.
2023ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Laginak bidaltzeko epea maiatzaren 8an amaituko da.
«Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia izango da Bilbon, azaroaren 16an. Aiora Jakak, Miren Agur Meabek eta Patxi Zubizarretak parte hartuko dute Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenaren inguruko solasaldi honetan,
2022an, Literatura Unibertsala bilduma osatzeko, bigarren deialdi bat egin zen, Ahmadou Kouroumaren Les soleils des indépendences liburuaren itzulpena esleitzeko.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
2022ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Txekierazko, italierazko eta ingelesezko lan bana aukeratu dira itzulpeba egiteko. Proposamen eta laginak bidaltzeko epea ekainaren 29a bitartekoa da.
Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi! Liburuaren Egunaren harira antolatu genuen asteburuan, eta pozik gaude emaitzarekin. Lehen saria (bi liburu) Mikel Ayllonek irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Itziar Santínek. Zorionak, Mikel eta Itziar!