Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa 2023: esleipena
2023ko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz. Aroa Uharte Zubillagak itzuliko du Dostoievski (Krimena eta zigorra), eta Joxe Mari Berasategik Anne Carson (Autobiography of Red)
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Dostoievski, Преступле́ние и наказа́ние [Krimena eta zigorra / Prestupléniye i nakazániye] - Itz.: Aroa Uharte Zubillaga
- Anne Carson, Autobiography of Red - Itz.: Joxe Mari Berasategi Zurutuza
Xohana Torresen Tempo de ría poema-liburua esleitu gabe geratu da.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Bakartxo Arrizabalagak, Xabier Olarrak eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).
Hemendik aurrerakoak
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ordainsaria honakoa izango da
- Krimena eta zigorra: 18.068,00 euro
- Autobiography of Red: 2.633,00 euro
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.
Erantzunak kargatzen...