Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zortzi urte pasatxo dira Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basea jendaurrean aurkeztu genuenetik, eta harrezkero asko handitu zaigu umea. Beraz,2023 honetan berritu egin dugu. Abiaorriari itxura berria eman diogu, datuak sailkatzeko eta erakusteko modua ere aldatu da, eta etengabe ari gara edukiz hornitzen.
Solasaldi bat antolatu du EIZIEk, Donostian: martxoak 9 (osteguna): Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? Solasaldian izango dira: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro eta Danele Sarriugarte Mochales. **eguneraketa:** BERTAN BEHERA GERATU DA.
Senez 50. zenbakira iritsi da, 35 urteko ibilbide joria eginez, eta festa giroan ospatu nahi dugu, lagunarteko ekitaldi batean. Urriaren 16an elkartuko gara, 19:00etan, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.
Aurten ere badugu zer ospatu Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean: Senez itzulpen-aldizkariak 35 urte bete ditu, 50. zenbakiarekin bete ere. Ospakizunei ekiteko, Itziar Diez de Ultzurrun EIZIEren lehendakariak eta Karlos del Olmo aldizkariaren zuzendariak prentsaurreko bat eskaini dute Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.
Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau izan da epaimahaiaren erabakia:
Dagoeneko zabalik da aurtengo deialdia. Bi liburu hautatu dira aurtengorako ere: Aleksandra Kollontai errusiar idazlearen Liubov pchel trudovyj eta Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises. EIZIEren webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak 23.
«Puntuazioa testuen antolatzaile» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Bilbon. Irakaslea: Juan Garzia.
Azken urteetako ohiturari jarraikiz, aurten ere itzulpen-tailer bat egingo dugu Literaturian. Poesia azpititulatzen ibili ostean, mikroipuinen bidea urratu genuen iaz, eta oraingoan edozein motatako literatur testu laburrak landuko ditugu, baina testuen jatorriari arreta berezia eskainiko diogu. 2018ko Literaturian irakurketa eleaniztuna egin genuen lehen aldiz, eta testuak euskaraz nahiz jatorrizko hizkuntzan entzun genituen, Senegal, Alemania eta Kataluniako zarauztarren laguntzaz, besteak beste. Formatuak emaitza polita izan zuenez, aurten saiakera egin nahi genuke sorburu-hizkuntzen aniztasun horri eusteko, hainbat kultura eta hizkuntzatako testuak euskaratu eta emaitza aberatsa izan dadin.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:
"Ingelesa-euskara mintegia" antolatu du EIZIE elkarteak ekainaren 18tik 20ra Donostian. Hiru saio izango dira, hiru testu mota aztertzeko eta hiru irakaslerekin: Itziar Otegi (kazetaritza), Ane Goenaga (testu zientifikoak) eta Iñigo Errasti (literatura-testuak). Izen ematea irekita datorren astelehenera arte (ekainak 4). Informazio gehiago eta izen ematea.
«Prosaren pulamentuak: izena ardatz denekoak» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin. Helburuak: Esaldien barneko osagaien antolaeran, funtzio gramatikalen gainetik, funtzio informatiboek agintzen dute (mintzagai/galdegai jokoak bereziki); horrek, euskararen morfologia aberatsa lagun, ordena-malgutasun handia ematen digu; besteak beste, subjektuak eta objektuak ez dute zertan posizio jakin batean joan.
Zabalik da "Literatura Unibertsala" itzulpen-lehiaketaren aurtengo deialdia. Webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea datorren maiatzaren 24an amaituko da.
Administrazioko testugintzaren lantegian izena emateko epea ireki da gaur. Patxi Petrirena izango da irakaslea eta Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira saioak apirilean zehar. Izen ematea zabalik dago jadanik, gaur hasi eta apirilaren 5era arte.
Aurten, Bilbon antolatu dugu «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Euskararen Etxean izango da, 2018ko martxoaren 20an, 21ean eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.
«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIEk Bilbon, Euskararen Etxean. Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean izango da, arratsaldez. Aritz Irurtzun eta Alfontso Mujika izango dira irakasle. Izen-ematea ireki da. Informazio gehiago eta izen ematea.
Aurten, berriro ere, Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk II». Donostian izango da (aurrerago zehaztuko dugu lekua), abenduaren 20an, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea. Izen-ematea irekita egongo da abenduaren 4tik 13ra, biak barne.
«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak. 2017ko azaroaren 29an eta 30ean izango dira eskolak, Donostiako Informatika Fakultatean (EHU), 16:00etatik 20:00etara.
Irakasleak: Aritz Irurtzun eta Alfontso Mujika. Informazio gehiago eta izen ematea, EIZIEren webgunean.
2017ko Senez aldizkariaren aleak, arrunta izanda ere, badu berezi bihurtzen duen ezaugarri bat; izan ere, aurten, EIZIEk, aldizkariaren argitaratzaileak, hogeita hamar urte betetzen ditu. Egia da aldizkaria bera elkartea baino urtetsuagoa dena, baina ezin ukatuzkoa da abagunearen berezia. Hedabidea, hasi bidez, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren komunikabide izateko jaio zen, terminologia eta itzulpengintza zituela jorragai nagusiak. Aurreneko aleak 1984an ikusi zuen argia. Nolanahi ere, terminologiaz eta itzulpengintzaz harago, interpretazioaz eta zuzenketaz ere jardun du Martuteneko Eskolak aldizkariaren lekukoa EIZIE elkarteari eskuan eman zionetik, elkartea 1987.ean sortu eta berehalaxe. Hogeita hamar urte, hortaz, konplitu ditu EIZIEk. Nolatan ez bilakatu urteurrena Senez aldizkariko editorialerako lehengai, bi-bion patua hain estuki loturik joan badira?
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira, bihar baita, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu zuen irailaren bigarren hamabostaldian. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea zen, eta, parte hartzea, berriz, irekia.
Nazioarteko Itzulpengintzaren Egunaren harira (irailak 30), aurten, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu du. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da, eta nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.