Teknologia albisteak

«'Prosaren pulamentuak': izena ardatz denekoak» ikastaroa, Juan Garziarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-08 : 10:13

«Prosaren pulamentuak: izena ardatz denekoak» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin. Helburuak: Esaldien barneko osagaien antolaeran, funtzio gramatikalen gainetik, funtzio informatiboek agintzen dute (mintzagai/galdegai jokoak bereziki); horrek, euskararen morfologia aberatsa lagun, ordena-malgutasun handia ematen digu; besteak beste, subjektuak eta objektuak ez dute zertan posizio jakin batean joan.

Jakingarriak

Donostian egingo dugu, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2018ko maiatzaren 28an eta 30ean, eta ekainaren 1ean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu (4 orduko 3 saio).

Izena emateko epea: 2018ko maiatzaren 7tik 15era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea.

Helburuak

Esaldien barneko osagaien antolaeran, funtzio gramatikalen gainetik, funtzio informatiboek agintzen dute (mintzagai/galdegai jokoak bereziki); horrek, euskararen morfologia aberatsa lagun, ordena-malgutasun handia ematen digu; besteak beste, subjektuak eta objektuak ez dute zertan posizio jakin batean joan.

Makro-maila horretan ez bezalako zurruntasuna agintzen du gramatikak, ordea, perpausaren osagaietara jaistean; batez ere, izena ardatz duten egituretan. Eta maila horretan da euskara gure auzo-erdararekiko guztiz bestelakoa osagaien hurrenkerari dagokionez (alda ezazu Aldapeko kanta ospetsua auzo-erdarotara, eta horratx simetria: justu alderantzizko ordenan doaz osagaiak). Ez da zer harritu, bada, horren ingurukoa izatea itzultzailearen buruhausterik sarrienetarikoa. Arlo horri ekin nahi diogu mintegi-ikastaro honetan: zer joko-aukera ematen dizkigun izen-joskera horrek, eta zer eragozpen; eta ea zer puntutatik aurrera ez zaigun komeni erdara prepositiboen ereduari jarraitzea horretan (eta, jakina, zein diren alternatiba zuhurrak).

Erantzun

Sartu