Teknologia albisteak

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zenetik, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzen dihardu. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak. Elkarte hau garrantzi handikoa da Donostian. Euskaltzale den edonoren nahi eta behar sakonenari erantzuten dio, askotan euskaltzaleok zailtasun sozialen zamapean ezinean eta etsituta sentitzen baikara. Egoera horiek gainditzeko dugun tresnarik jator eta bizkorrena gure arteko elkarlana da. Bera da hainbat euskaldun suspertzeko indarra eta erdaldungoa erakartzeko bidea. Orduz geroztik, ekimen ugari antolatu ditu BAGERAk Donostian. urte hauetan antolatu diren ekimenen zerrenda amaigabea litzateke, horrexegatik gaur egun antolatzen diren ekimenetatik honako hauek azpimarra genitzake: Mintzalagun egitasmoa, Bagera Kulturala, soziolinguistika mintegiak, Auzoko, Elkarrizketa Filosofikoak, bisita gidatuak, gazteentzako motibazio saioak, udalak antolatzen dituen jaialdien behaketa...

Erabiltzailearen artikuluak

"Kaskarin baten kontakizunak" liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 19an “Kaskarin baten kontakizunak” liburua aurkeztuko da BAGERA Elkartearen egoitzan (Hernani kalea 15, behea) arratsaldeko 18:30ean. Bertan izango dira: Luzien Etxezaharreta (Baionako MAIATZ argitaletxeko arduraduna) eta Joseba Aurkenerena (liburuaren idazlea).

1

Donostiako udalerako hizkuntza politikarako mahai ingurua

Maiatzaren 11ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean.

Mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioari buruzko ikastaroa

Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du bi asteazkenez (maiatzak 13 eta 20) San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara euskaraz. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre bagerakidea izango da.

Apirilak 14, Soziolinguistika solasaldia Donostian

Apirilaren 14an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskara ikasteko motibazioak izango da. Gidaria: Joxe Manuel Odriozola.

"Euskararen gutxienekoak" dokumentala

Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30etan.

Bageraren soziolinguistika solasaldia

Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko Bagera Elkarteak antolatutako hurrengo hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoa martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko dugu San Telmo Museoan.

Donostiako euskararen aholku kontseiluaren araudiari helegitea

2014ko azken udalbatzan Aholku Kontseiluen araudi berriak onartu ziren behin behinean. Euskararen Aholku Batzordeko (aurrerantzean EAB) araudiari dagokionez, oposizioak eginiko zuzenketa onartu zen. Zuzenketa horretan, EABko osaera eta kidetza arautzen den artikuluan honela dio: “ Udalean dauden udal taldeak proposatuko dituzte beraien ordezkari izango diren bokalak (titularrak eta ordezkoak). Talde bakoitza ahaleginduko da, ahal duen neurrian, bere ordezkariak bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna izango duela”.

Xan Aire Soziolinguistika Solasaldian

Urtarrilaren 13an, asteartea, 19:00tan izango da BAGERA Elkartearen hurrengo Soziolinguistika Solasaldia, ohi bezala, San Telmo Museoan.

"Zaharrak berri!" jardunaldiak Donostian

Donostian euskarazko komunikabideen zabalpena eta eraginkortasuna nola handitu hausnartzeko eta bidea egiten joateko helburuarekin abenduan bi saioko jardunaldiak antolatu ditugu San Telmo Museoan 19:00etan. Hona hemen egitaraua:

Bageraren Soziolinguistika Solasaldiak (abenduaren 9an Donostian)

Abenduaren 9an izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistika solasaldia 19:00etatik 21:00etara ohi bezala San Telmo Museoan Joxe Manuel Odriozolaren gidaritzapean.

"Euskal baleazaleen arrastoak Ipar Atlantikoan" gaur Donostian

Euskararen Nazioarteko egunaren bueltan, BAGERA Elkarteak hitzaldia antolatu du abenduaren 2an arratsaldeko 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean: euskal baleazaleen arrastoak Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVIII. Mendeak. Hizlaria: Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria).

Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du?

BAGERA Elkartean atzo harriduraz jaso genuen berria; Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du, euskararen kudeaketaren kalitateagatik”. Ziurtagiri honek, Donostia Kirolaren eguneroko jardueran euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa aztertzen ditu, bai hiritar guztiei ematen dizkien kirol zerbitzuetan, bai eta bere langileen barruko lanari dagokionean ere.

"Lagunekin kantari" Amara Berrin

Urriak 15ean, Ikasbide Kultur elkartean (Isabel II, 15 kalean) Lagunekin kantari saioa antolatu dugu arratsaldeko 20:00etan. Kantariak Janire eta Ane ahizpak izango dira.

Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak

Bagera kulturalaren barruan, hitzaldia antolatu dugu urriaren 14rako, Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizlaria: Uxue Alberdi Estibaritz (euskal idazle eta bertsolaria).

Bertsolaritza ikastaroa Donostian

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak BERTSOLARITZA IKASTAROA prestatu dute lankidetzan, ikasturte osorako programa batekin. Urriaren 6tik ekainaren 8ra (astelehenetan), 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz Kultur etxean.

Emakumezkoen esku dantza Donostiako Euskal Jaian

Datorren irailaren 6an, Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien Esku dantza burutuko da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19:00etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu da. Aurten, esku dantzak era berezia hartuko du: Emakumeak izango dira Esku dantzan parte hartzaile nagusiak.

Donostiako jaialdietan ere euskaraz

Dakizuen bezala, BAGERA Elkarteak, Donostiako Udalak antolatzen dituen jaialdien (dFERIA, Giza Eskubideen Zinemaldia, Jazzaldia, Aste Nagusia, Zinemaldia eta Beldur eta Fantasiazko Zinema Astea) hizkuntza erabileraren neurketa egiten du. Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta neurketa hauek ahalik eta osatuenak egin ahal izateko, zuen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu udara honetan behatzaile izatea!

Mintzalagunen 20. urteurren ekitaldia (Donostia)

Mintzalagunen egitasmoa xume-xume hasi zen duela 20 ikasturte Donostian 12 lagunekin eta 20 urte eta gero 200 lagun ditugu astero Donostiako kaleetan zehar euskaraz barra-barra hizketan. Donostian ekimena abiatu zenetik Euskal Herrira zabaldu da eta 70 herritan 6500 mintzalagun daude guztira euskara zabaltzen.

Maiatzeko soziolinguistika solasaldia

Maiatzaren 13an (asteartean) izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistikako solasaldia ohi bezala 19:00etatik 21:00etara San Telmo Museoan (Donostia). Hilabete honetako gaia euskararen erabilera izango da.

Donostian Bertso tailerra osatzeko hitzordua

BAGERA Elkarteak urtean behin hilabeteko bertso ikastaroa antolatu ohi du Donostian bertsozaleei begira eta aurtengo arrakasta ikusirik datorren ikasturterako bertso tailer bat egitea du helburu (urritik maiatzera).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››