Teknologia albisteak

Graffiti teknika ikasi nahi duzu? Doako tailer bat eskeintzen dizugu!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-30 : 09:29

Datorren ekainaren 7an graffiti tailerra antolatuko dugu Euskararen Etxearen aurrean, kalean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egun horretan ere ospatuko dugula aprobetxatuz. Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismoko lagunekin egingo dugu.

 

Lantegia Irudimena Sarien 4. edizioaren sari banaketa ekitaldiaren baitan egongo den lehenengo ekintza izango da. Ondoren Zeze eta Josu Bergara kantariaren emanaldiak izango ditugu Euskararen Etxean baita. 

Doakoa izango da dena eta lantegia guztiz praktikoa izango da.  20 plazatara mugatu dugu eta parte hartzaileek teoriaz ikasi baino, zuzenean praktika egiteko aukera izango dute. Izena emateko epea zabalik dago eta hemen sakatu besterik ez duzu animatuz gero.

Graffitiaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen kale arte mota honen inguruko bitxikeria batzuk kontatuko dizkizugu:

Nondik dator graffiti izena? aerosola, pintada… eta horrelakoak erabiltzen dira jarduera hau izendatzeko. Graffiti hitza italierazko “graffiti”, “graffire” hitzetatik dator. Eta hauek aldi berean latinerazko “scariphare” hitzatik, jarduera horri elscariphus zeritzonarekin idazteari buruz esaten ziolako. Elscariphusa eztena edo puntzoia zen.

Zein da graffitiaren jatorria? Erromatar inperioaren garaiko ormetan egiten ziren inskripzioak ziren, beti umorezko edo kritikazko mezuekin.

Zeintzuk dira graffitiaren ezaugarriak? Askatasunez eta sormena erabiliz margotutako testu eta irudiak dira. Helburua, erakargarritasun bisuala sortzea eta inpaktoa lortzea. Eta baita adierazpen kulturala eta soziala bilakatzea, aldarrikapenak egiteko. Egun, hiritar mugimendu iraultzailearen ezaugarria da eta hip hoparen adarretariko bat.

Graffitiak bilakaera handia izan du eta teknikak aldatuz joan dira baita ere. Egun korronte bat da eta egileek pisu handia daukate.

Nortzuk dira 400 muralismokoak?

400 ml dira spray pote baten eduki estandarra, arte murala egokien irudikatzen duen elementuarena; 400 muralismo, berriz, Getxon sortu eta muralak diseinatu eta egiten diharduen taldearen izena da.

Esparru desberdinetako profesionalek osatzen dute: Iciar Nieto, diseinuaren eta publizitate grafikoaren arloko prestakuntza duena, eta Miguel Atutxa, sektorean hainbat urteko esperientzia duen muralgilea.


Animatu zaitezte eta ikasi graffitiak zelan egiten diren! Apuntatu zaitez hemen sakatuz!

 

Erantzun

Sartu