Datorren ekainaren 14an Jakintza Librearen IV. Jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Urtero bezala, jardunaldi honek gai bat izango du ardatz. Iazkoan sarean sortu izan diren egitasmoen berri eman genuen eta aurten aurrera pausu bat emango dugu: ekintzailetzari buruz arituko gara. Animatzen zara?
Arratsalde bateko saioa izango da eta denetarik izango dugu. Doan eta euskaraz! Artengo leloa beraz hau da: “Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi!”
Gaur egun bizi dugun egoera sozio ekonomikoa eta lan munduan ematen ari diren gora beherak ikusita eta batez ere gazteei zuzenduta, beste aukera batzuk bilatu eta aurkitzen animatu nahi ditugulako.
Norberak bere proiektu bera sortu eta aurrera ateratzeko gai izan daitekeela zabaldu nahi dugu. Jardunaldian egun baten aukera hori ikusi eta aurrera eramaten saiatu izan ziren beste ekintzaile batzuk ezagutzeko aukera izango dugu eta gurekin beraien esperientzia partekatzeko asmotan etorriko dira.
Interneten aukerak badaudela uste dugu eta sareak inoiz baino aukera gehiago eskaintzen ditu lantaldean, cowork formula erabiliz lan egiteko. Muga fisikoak gainditu egiten dira.
Jarduera beraz guztiz praktikoa izatea da gure asmoa. Eta horregatik mota ezberdinetako jarduerak burutuko ditugu. Hemen daukazue egitarau osoa, baina laburtzeko:
Eta bestalde, guztion parte hartzea sustatu nahi dugu ere euskararen aldeko egitasmoak asmatzen.
Jakin badakigu euskara mundu digitalean sustatzeko hainbat egitasmo sor daitezkela eta zuetariko askok dagoeneko ideiak asmatu dituzue. Partekatu nahi dituzu gurekin?
Lehiaketatxo formatuan proposatzen dugu jendearen ideien parte hartzea. Aukeraketa fase baten ondoren, ideiarik onenak Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte zuzenean jardunaldian bertan. Eta guztion artean aukeratuko ditugu onenak.
Ideia bat daukazu? parte hartu nahi duzu? Hemen Euskara Sarean lehiketako oinarriak.
Erantzun
Sartu