Teknologia albisteak

Banden Lehia musika txapelketaren 6. edizioa hasi da!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-03 : 13:15

Urriaren hasierarekin batera, Azkue Fundazioak antolatzen duen musika-lehiaketaren seigarren edizioari hasiera emango zaio. Euskal musika sustatzen duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du eta urtez-urte berrikuntzak jartzen dira martxan; aurtengo nabarmenena sariei dagokio. Banden Lehiak euskara eta teknologia uztartzen ditu eta euskal musika mundu digitalean ere sustatzen du. Gainera, musika banda berriak ezagutzera ematen ditu baita ere.

Lehiaketak esan bezala ospea lortu du edizioz – edizio eta jada ezagunak dira bai Banden Lehia webgunea bera eta baita 2010ean sortutako Banda Beat euskal musikako sare soziala.

Seigarren edizio honetan lehiaketaren dinamika aurreko urtetakoa izango da: musika taldeek internet bidez izena emango dute, euren kantak Banden Lehiako webgunean argitaratuz. Publikoak plataforma hau erabiliz botoa emango du eta honen iritzia eta lehiaketarako sortu den epaimahai profesional batek ere taldeen musika entzungo du. Bien artean lau banda finalisten izenak erabakiko dituzte.

Lehiaketaren finala zuzeneko emanaldietan erabakiko da eta berriro ere publikoaren eta epaimahaiaren iritzien araberakoa izango da.

Finala honetan lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute: benetako artistak bilakatuko dira gau horretan eta epaimahaia bertan egongo da bakoitzaren emanaldia jarraitzen.

Lehiaketaren ikuspegi teknologiko berritzaileak publikoaren bozketa bideratuko du: talde finalista bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio eta entzuleek botoak eman ahal izango dituzte telefono horietara dei galduak eginez. Epaimahaikideen botoak horiekin batu eta talde irabazlea aukeratuko da.

Seigarren edizioa eta sariak

Banden Lehiako seigarren edizio honetako finala azaroaren 28an ospatuko da Bilborocken. Azkue Fundazioak honela ospatzen du publiko gaztearekin Euskararen Nazioarteko Eguna, gau horretan ospedun euskal banda baten kontzertua eskaintzen bai du ere ekitaldiaren barruan. Aurtengo taldea Hesian izango da. Bilboko kontzertu hau taldearen disko berriaren aurkezpena bilakatuko da eta lan berriaren lehenengo emanaldia izango da.

Sariei dagokionez, urtez – urte desiragarriagoak bilakatzen joan dira eta aurtengo edizioan bada berrikuntzarik ere. Talde irabazleak 2015eko bi jaialditan joko du: Bilbao BBKLiven eta Bartzelonan ospatuko den Euskal Herria Sona jaialdian. Bigarren hau edizio honetako berrikuntza da, taldearen kanporako proiekzioa bultzatuz.

Eta gainera, talde irabazleak disko bat ekoiztuko du ere Baga Biga diskoetxearekin.

Bestalde, finalerako sailkatuko diren lau taldeek edizio honetako disko bilduma oroigarria jasoko dute, lau banden kantekin.

Esan bezala, euskal bandarik onena aukeratzeko bide honetan publikoak erabakia hartzen laguntzen du, internet zein zuzenezko emanaldi finala egunean. Baina urtero epaimahai profesionala osatzen da ere. Hauek izango dira edizio honetako epaimahaikideak: Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Governors eta Ekon taldetako Juan Sangre musikaria, Myriam Garzia musika arloko kazetaria eta Last Tour Internationaleko ordezkari bat.

Egitasmo honetan Bilboko Udalaz gain, Baga-Biga diskoetxea eta Last Tour International jaialdia antolatzailea parte hartzen dute laguntzaile lanetan.

Erantzun

Sartu