Teknologia albisteak

Azkue Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen jarduna

Begiz Begi taldea izan da Banden Lehiako 7. edizioko irabazlea

2015-11-30 : 19:05

Ostiralean ospatu genuen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ostiralean ospatu genuen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ozhen, Begiz begi, Desore eta Yoko Out izan ziren talde finalistak eta Begiz Begi taldeak irabazi zuen, publikoaren eta epaimahaikideen botoei esker.

1

Badator Banden Lehia… eta hamaika aldaketekin gainera!

2015-09-24 : 18:08

Gaur Banden Lehia 2015 txapelketako 7. edizioari hasiera eman diogu. Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Gero eta maila handiagoa erakusten dute lehiaketan parte hartzen duten taldeek eta sari aldetik ere bilakaera nabarmena eman da ediziotan zehar eta gero eta desiragarriagoak izaten dira.

Bihar Larregi taldeak, gure #BandenLehia txapelketako irabazlea, hasiera emango dio #BilbaoBBKLive j...

2015-07-08 : 11:00

Bihar Larregi taldeak, gure #BandenLehia txapelketako irabazlea, hasiera emango dio #BilbaoBBKLive jaialdiari.
Euskarazko musikarekin hasiko da jaialdia!
Baina, zein izaten da euskarazko musikaren presentzia nazioarteko jaialdi honetan?
Gure blogean: buff.ly/1KMUR7A

Twitterrek bilatzaile berria jarri du martxan. Twitterrek bilatzaile berria martxan jarri du bere...

2015-05-20 : 10:34

Twitterrek bilatzaile berria jarri du martxan.

Twitterrek bilatzaile berria martxan jarri du bere plataforman. Oraindik erabiltzaile gutxi batzuek ikus dezakete, baina TC webgunearen bidez ikusi ahal izan dugu nolakoa izango den.
Twitterren esanetan, zenbait astetan zehar frogetan izan ondoren, gaurtik aurrera erabiltzaile guztien profiletan erabilgarri izango da baliabide hau; aldaketa, astiro-astiro emango da, hori bai.
http://buff.ly/1SbgVL8

Teknologia irakaslearen eskura: jardunaldia maiatzaren 7an Euskararen Etxean

2015-04-17 : 09:39

Aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiak eko gaia hezkuntza arlora bideratuko da, teknologiaren aplikazioa hezkuntza eta irakaskuntzan, hain zuzen ere. Teknologia irakaslearen eskura izenburupean, maiatzaren 7an eta Euskararen Etxean, didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.

Euskararen Etxea Aste Santuan ere zabalik egongo da eta bisita gidatuak eskainiko ditugu

2015-04-01 : 11:16

Aste Santuko jai egunetan ez zoaz atzerrira? Euskal Herrian zehar txangoak egingo dituzu? Edo Bilbotarra zara eta herria zainduko duzu? Edonola ere aukera paregabea duzu egun hauetan Euskararen Etxera etorri eta Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko. Eta zeresanik ez kanpotarrak bisitan badituzu. Zein aukera ona euskararen inguruko bitxikeriak ezagutzeko! Jai egunetan goizez zabaldu eta bisita gidatuak eskainiko ditugu. Doan gainera!

Loraldia, adieraziko dugu Instagramen zer den euskal kultura?

2015-03-26 : 08:27

LORALDIA, Bilbon laster ospatuko den gaur eguneko kulturaren topaketa da. Apirilaren 23 eta 26aren bitartean izango da eta euskal kulturaren adierazpen mota ezberdinen erakusleihoa izango da. Arlo digitalean ere islada izatea nahi izan dugu eta horregatik gure ekarpena ekimen honekin bat egiteko Instagrameko lehiaketa bat antolatzea izango da.

Haurrentzako jarduera eskaintza potoloa Gabonetarako Euskararen Etxean

2014-12-22 : 09:29

Etxeko txikiak izaten dira Gabonetan protagonista nagusiak. Dudarik ez. Gainera, oporretan daude eta ordutegi eta zaintza antolaketa gaur egun ez da erraza izaten familientzako, lan ordutegiak direla eta.

Gabonak umeentzako urteko eperik politenetarikoa izaten da: oporrak, oparien ilusioa, Olentzerorekin egoteko aukera…

Euskararen Etxean umeak dira protagonista udazkena honetan eta bereziki Gabonetan. Jarduera eskaintza oparoa prestatu dugu beraiengan eta familiengan pentsatzen. Hemen ikusi.

Eta Banden Lehia 2014ko finalerako sailkatu diren taldeak dira…

2014-10-31 : 08:58

Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizioko finalerako sailkatu diren lau taldeak erabakita daude. Ia hiru astetako prozesuaren ondoren, publikoak bere botoak eman ditu eta epaimahaiak ere gogoeta egin du. Bien artean seigarren edizioko lau talde finalistak aukeratu dituzte. Eta hauek dira...

Banden Lehia musika txapelketaren 6. edizioa hasi da!

2014-10-04 : 10:15

Urriaren hasierarekin batera, Azkue Fundazioak antolatzen duen musika-lehiaketaren seigarren edizioari hasiera emango zaio. Euskal musika sustatzen duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du eta urtez-urte berrikuntzak jartzen dira martxan; aurtengo nabarmenena sariei dagokio. Banden Lehiak euskara eta teknologia uztartzen ditu eta euskal musika mundu digitalean ere sustatzen du. Gainera, musika banda berriak ezagutzera ematen ditu baita ere.

Graffiti teknika ikasi nahi duzu? Doako tailer bat eskeintzen dizugu!

2014-06-01 : 10:46

Datorren ekainaren 7an graffiti tailerra antolatuko dugu Euskararen Etxearen aurrean, kalean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egun horretan ere ospatuko dugula aprobetxatuz. Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismoko lagunekin egingo dugu.

 

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketa antolatzen dute

2014-03-25 : 11:46

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur ErakundeaIrudimena sarien laugarren edizioa antolatzen dugu , martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan.

Bukatu da #Blogetan! Euskal blogariak lehian bozka emateko aukera. Publikoaren boto hauek, kateg...

2014-02-17 : 09:43

Bukatu da #Blogetan! Euskal blogariak lehian bozka emateko aukera.

Publikoaren boto hauek, kategoria bakoitzeko hiru finalistak aukeratzeko erabakiaren %50a osatzen dute; beste %50a, epaimahaiak egingo duen aukeraketa.

Beraz, zeintzuk izan dira publikoak aukeratu dituen blogak?
ow.ly/tGQC2

Azkue Fundazioak Mintzatu sare soziala berriztatuta aurkezten du

2013-12-03 : 11:56

Azkue Fundazioak Mintzatu sare sozialaren itxura berria aurkezten du. Honekin batera, euskarri eta baliabide gehiagoz hornitu da plataforma hau. Mintzatu euskarak munduan zehar betetzen duen lekua zabaltzen duen sare soziala da.

Euskal musika bandarik onenak saritzen dituen Banden Lehia Txapelketaren 5. edizioa martxan

2013-10-08 : 17:17

Musika arloko lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematen ditu.

Ikasturte berria hasten da Euskararen Etxean.Gaur ikastetxeetako lehenengo taldeak etorri zaizkigu. ...

2013-09-23 : 15:46

Ikasturte berria hasten da Euskararen Etxean.Gaur ikastetxeetako lehenengo taldeak etorri zaizkigu. Eta larunbata honetan goizez etorri nahi baduzu Euskararen Etxera, bisita gidatuak antolatuko ditugu. Etorri bisitan! http://ow.ly/p7i4k

Azkue Fundazioak Jakina! online trivial formatoko jokoa aurkeztu du

2013-07-17 : 10:15

Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa aurkeztu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz. Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea, jokoaren bidez  euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! jardunaldia Euskararen Etxean

2013-06-12 : 12:24

Datorren ekainaren 14an Jakintza Librearen IV. Jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Urtero bezala, jardunaldi honek gai bat izango du ardatz. Iazkoan sarean sortu izan diren egitasmoen berri eman genuen eta aurten aurrera pausu bat emango dugu: ekintzailetzari buruz arituko gara. Animatzen zara?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››