Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!
Irudimena lehiaketako 2013ko edizioa martxoaren 1etik maiatzaren 15era ospatuko da. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. Hirugarren aldiz elkartzen dira bi erakunde euskaldunak, muga administratiboak gaindituz egitasmo hau aurrera ateratzeko asmotan. Oraingoan ere euskarria internet izango da eta berrikuntza batzuk sartu izan ditugu edizio honetan. Aurreko edizioetan parte hartzea nabarmena izan genuen, bai Ipar eta bai Hego Euskal Herritik ere eta sari banaketa ekitaldia Bilbon ospatu genuen. Aurtengoan ere Bilboko Rekalde Aretoan izango da ekitaldia.
Abian da Banden Lehiaren laugarren edizioa. Dagoeneko lehiaketak ospea lortu izan du aurreko edizioetako lanari esker, eta aurtengoan berrikuntza gehiagorekin datorkigu, bai musika taldeentzat, bai musikaz gozatu nahi dutenentzat eta baita sariei dagokienez ere.
Euskal Encounterra urtero BECen ospatzen den informatika aditu eta profesionalen bilera da. Euskaltel Fundazioak antolatuta, aurtengoa 20. edizioa da eta uztailaren 26-29 bitartean ospatuko da. Azkue Fundazioa, Gaztebizz eta BiscayTIK Fundazioak elkarrekin Euskaltweetron deritzon ekintza aurkeztuko dute. Ekintza berritzailea eta orijinala da, teknologia eta instalazio artean kokatu daitekena. Honen bidez, euskararen presentzia sarean haunditu nahi dute eta bide batez Twitter plataforma laister euskaraz erabilgarri izango dugula ospatu ere. Twitter da hain zuzen ere EuskalTweetron egitasmoaren ardatz nagusia.