Azkue Fundazioa
Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!
Artikuluak
“Hi(ZKI)bridoak”, literatura mutanteak
Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatuko du Euskararen Etxean, otsailetik maiatzera bitarte; kultur egitarau horrek literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardaztutako zuzeneko ekitaldiak biltzen ditu; Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste. Ekimenean hainbat eragilek parte hartu dute: Booktegi, Lanku eta Loraldia.
Euskararen Etxea berritzen
Euskararen Etxeak hainbat berrikuntza abiatu ditu; tartean, ordutegi zabalagoa, webgune berria, aretoen doako lagapen zerbitzuen hobekuntzak eta "Hi(ZKI)bridoak" kultur egitarau berria. Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Durangora helduko da urriaren 31n
Azkue Fundazioak eta Xarek Durangoko Udalaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan. Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek hartuko dute parte hiru gune ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktiko barnebilduko dituen egitasmoan. Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xarejardunaldi hau Gasteizera eta Donostiara ere iritsiko da datozen asteetan. Iruñean urriaren 29an egin zuten Sarean Euskaraz izenpean.
Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldiaren aurkezpena
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanaren ondorioz, iaz Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egin zen estreinakoz. Iazko harrera onaren ondotik, bi erakundeek bigarren jardunaldi bat egitea adostu dute, urriaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroan, 9:00etatik 14:00etara.
Kode-poesiari buruzko laborategiak egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen
PuntuEUS Fundazioak Kode-poesiari buruzko hiru laborategi antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Azkue Fundazioan, Hirikilabs eta Oihanederrekin elkarlanean.
Azkue Fundazioak “Youtubeskolak” egitasmoa aurkeztu du
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak Youtube-ri buruzko ikastaroak ondu dituzte urrian, Bizkaiko bost udalerritan. Ekimena Basauri, Durango eta Amorebieta-Etxanoko Udalekin eta Enkarterriko eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan burutu da. Horrekin batera, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko dute urrian eta azaroan, Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.
Zatoz Euskararen Interpretazio Zentrora, udan
Azkue Fundazioak kudeatzen duen Euskararen Interpretazio Zentroak udako ordutegia abiatu du uztailean eta abuztuan. Zentro hori Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago.
“Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda
Behin publikoaren bozketa amaituta, eta epaimahaiak bere erabakia deliberatu ostean, honatx Blogetan! lehiaketako lau kategorietan lehiatuko diren 12 proposamenak.
Blog ikastaroa doan, WordPress erabiliz
Blogak komunikazio pertsonalerako web sinpleak izatetik, garapen aukera handiak eskaintzen dituzten tresnak izatera pasa dira. Blogak sortzeko erabiltzen ziren tresnek, orain aukera gehiago eskaintzen dituzte; horien artean ezagunena WordPress. Horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu eta landuko ditugu ikastaroaren bidez, web sinple batetik hasi eta garapenerako aukerak aztertuz.
Eman izena B-Tuber ikastaroetan!
Bi maila ezberdinetako B-Tuber ikastaroak eskainiko ditugu neguko oporraldian 13 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta. Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago.