Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza, sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu. Ea hurrengo udan hala egiten duen!
38 ikuskizun antolatu ditu Nafarroako Gobernuak Kultur programan, uda honetan, Nafarroako 38 tokitan. Estilo anitzeko artista ugari ekarri ditu: The Modern Soul Gang, flamenko estiloko Agustin Barajas, Brincadeira, De dos en Blues Band, "Ellas dan la nota" taldea, The Clams, The Good Time Rollers, Pink Tones, Travelling Brothers, Naheba, Nat Simons, Meeting Point...
Hemengo taldeak ez ditu ahaztu, baina euskara ardatz duten ikuskizunak talde gutxik eskaini ditu, txalaparta, dantza eta trikitia ere izan diren arren.
Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza, sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu. Ea hurrengo udan hala egiten duen!
Berriki aurkeztutako Nafarroako Gobernuaren Hizkuntz Politikaren Plan Estrategikoak hauxe dio: "Euskarazko sormenezko kultura produktu eta jardueren eskaintza zabaltzea euskararen bidez hiztunak bizi duen esperientzia estetiko eta zirrarazkoa euskararen erabileraren sendogarria izateko", "euskarazko sorkuntza bultzatzeko ekimenak abian jarri"; "euskarazko kultura produktuak ikusgarri egiteko eta haien kontsumoa sustatzeko estrategiak landu"; "Nafarroa osoko herritarrek euskarazko kultura eskaintza balia dezaketela ziurtatzeko neurriak hartu"; "euskarazko kultura produktuak adin tarte guztietako herritarrei eskaintzen zaizkiela ziurtatzeko bideak aztertu". Beraz, Kultur programa horrekin badauka nondik hasi!
Erantzun
Sartu