Teknologia albisteak

Nafarroako Gobernuaren erantzuna: Eremu euskaldunetik kanpo, Osasun Txartela gaztelaniaz.

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-19 : 00:00

"702/2013 Errege Dekretuarekin bat, eta indarrean den zonifikazioaren arabera", Osasun Txartel  berriak  gaztelania hutsean eginen dira eremu euskaldunetik kanpo.

NAFARROAKO GOBERNUAREN ERANTZUNA: EREMU EUSKALDUNETIK KANPO, OSASUN TXARTELA GAZTELANIAZ.

Horixe erantzun die Nafarroako Gobernuak @LandaJauna eta @xabamez txirolariei: "702/2013 Errege Dekretuarekin bat, eta indarrean den zonifikazioaren arabera", Osasun Txartel berriak gaztelania hutsean eginen dira eremu euskaldunetik kanpo. Ele bitan nahi izanez gero, eskatu egin behar dira. Baina 702/2013 Errege Dekretuak ez dio deus hizkuntzari buruz, eta ez dago araurik Nafarroa osoan txartela ele bitan egitea debekatzen duenik. Eta zergatik ez dago txartela euskara hutsean egiterik? Gobernuak erantzun izan du ezinezkoa dela, Estatu osorako denez, baina Katalunian katalan hutsez da.

Nafarroako Gobernuak 282.000 Osasun Txartel berri egin ditu, esan bezala gehienak erdara hutsean, eta 2018. urterako 615.000 egin nahi ditu denera. Eta txartel horiek ez dute iraungitze datarik. Beraz, hau da momentua: Nafarroako Gobernu berria, txartelak ele bitan egin daitezela nahi dugu, eta, gero, nahi duenak eska dezala soilik hizkuntza batean.

Erantzun

Sartu