Teknologia albisteak

Nafarroako Gobernu berriak euskara ez du puntuatzen.

Erabiltzailearen aurpegia
2016-01-19 : 01:13

Ederki gaude, ederki gaudenez! UPN botatzeko hainbeste lan, gero Gobernu berriak gauza bera egiteko. Ziur aski, gai identitarioek lehentasunik ez dutenez, horregatik atera da horrela. Deialdietan euskara erabat alboratzea, hori bai lehentasun betikoa.

UPN Nafarroako Gobernuan zegoenean, Nafarroa osorako lanpostuen deialdietan hizkuntz eremuak alboratzen zituen. Hau da, Nafarroa osoa eremu “ez euskalduna” bihurtzen zuen. Noski, euskara meritu moduan ere ez zuen kontuan hartzen.

Adibidez, agintaldiko azkeneko hilabeteetan, lanpostuen zerrendak osatzeko deialdiak egin zituen modu horretan: Zehatz-mehatz, mantentze-lanetako ofizialak, begiraleak, errepideetako zaintzaleak, garraio kudeaketako teknikariak eta geologoak hartzeko. Baita suhiltzaileen 30 lanpostu betetzeko deialdia ere.

Nafarroako Gobernu berriaren jokaera antzerakoa izanen ote zen jakiteko ikusmina genuen. Horrelako deialdietan, Nafarroa osoa eremu “ez euskalduna” bihurtuko zuen?

Orain badakigu erantzuna. 2015eko abenduaren 22an bere lehenengo deialdia atera zuen Gobernu berriak: Basozain lanpostuetan aritzeko zerrendak osatzeko.

Orain badakigu Gobernu berriak ere horrelako deialdietan Nafarroa osoa eremu “ez euskalduna” bihurtzen duela eta euskara jakitea ez duela puntuatzen. Eremu euskaldunean basozainen bat edo beste beharko duela ematen badu ere.

Ederki gaude, ederki gaudenez! UPN botatzeko hainbeste lan, gero Gobernu berriak gauza bera egiteko. Ziur aski, gai identitarioek lehentasunik ez dutenez, horregatik atera da horrela. Deialdietan euskara erabat alboratzea, hori bai lehentasun betikoa.

Administrazioan Euskaraz taldeak horrelako jokabidea erabat gaitzesten du. Euskararen Legea aldatzea ez dago Gobernuaren esku, baina Legea betetzea bai. Deialdi honetan ez du Euskararen Legeak ezarritako eremuen arabera jokatu. Ezin baditu kendu, errespeta ditzala. Ala eremu euskaldunean basozainek ez dute lan egin beharko?

Erantzun

Sartu