Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen jarduna

Sanferminetan, ETB3-ren aldeko pankartak.

2017-07-12 : 13:26

"Espainiako Gobernuak debekatzen du haurren euskarazko telebista Nafarroan ikustea".

 

ETB3-ren alde ekiteko garaia

2017-06-22 : 09:29

Gaur egun Nafarroako haur gehienek ez dute ETB3 (marrazki bizidunak euskaraz) ikusteko aukerarik, eta ez dago aldaketarako zantzurik. Giltza PPren Gobernuaren esku dago, eta erraztasunak eman ordez, traba teknikoak eta isunak jartzen ari da, Nafarroan euskarazko kateak eta irratiak hartzearen kontra.

Alemanak 5 puntu, euskarak zero puntu.

2017-06-19 : 09:34

Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6-5eko NAO), Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak. Euskarak, berriz, zero puntu.

Botere judizialean euskararen ofizialtasuna ezinezkoa al da?

2017-06-12 : 08:40

2017ko maiatzaren 16an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu idazkariak horrela erantzun zion Nafarroako Administrazioetako Korrika Batzordeari, Justizia bere burua euskalduntzen hasteko egindako eskaria dela eta: Espainiako “botere legegilearen kontua da”. Ez omen dago arlo horretan ezer egiterik. Egia ote?

Atarrabiako Udalak eremu mistoko Euskararen Ordenantzarik onena du, baina larriki urratu du lau aldiz

2017-05-29 : 08:44

Zertarako balio du Euskararen Ordenantza ona izatea, gero ez bada berak ezarritakoa betetzen? Ba al dakite Atarrabiako zinegotziek onartutako arauak bete behar dituztela? Ba al dakite euskararen inguruan behar bezalako sentiberatasuna ez erakusteaz gain, deialdiei segurtasun juridikoa ukatu dietela eta helegiteen bidez baliogabetu daitezkeela, inplikatutako pertsonak kaltetuta utziz? Ezin dituzte gauzak behar bezala egin?

Iruñeko Udalean, agiri bat euskaraz izateko urte eta erdi

2017-05-15 : 08:55

Irakurleren batek helbide fiskala aldatzeko agiria euskaraz nahi badu, lasai egon bedi: Iruñeko Udala horretan ari da.

1

Iruñeko lanpostu baterako, ingelesa derrigorrezko baina euskara ez

2017-04-25 : 09:35

Nafarroako administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Iruñeko Udalari. San Ferminetan turistak artatzeko lanpostu batean ingelesa derrigorrezko izango da, eta euskara ez. Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak dakizkienik?

Iruñeko Udalean hizkuntz profilak eskas.

2017-04-11 : 08:12

Iruñeko Udaleko plantilla organikoa argitaratu zen 2017ko martxoaren 8an. 1.615 lanpostuetatik euskarazko hizkuntz profila 51 lanpostuk daukate (% 3'16). Egun berean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia organismo autonomoko plantilla organikoa argitaratu zen. 33 lanpostu dira, euskarazko hizkuntz profilik gabekoak guztiak. Biztanleen %22 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak diren hiriburuan. 

Apartheida Nafarroako Gobernuaren lekualdatze lehiaketetan.

2017-03-25 : 16:11

Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea.

"Eremu ez-euskalduna" utziko duten herriei zorionak! (Abaigar, Zirauki... eta beste 10!)

2017-03-08 : 10:40

Eremu mistoan herritarrei aitortzen zaie Administrazioetara euskaraz zuzentzea eta hauek behartatuta daude horri erantzuna ematera. Horrexegatik, eremu mistoko herri handi guztiek Euskararen Ordenantza onartuta daukate. Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Mendigorria, Murieta, Oibar, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga herriak laster eremu mistora igaroko dira, baldin Parlamentuan Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdien mozioak aurrera egiten badu. Noain-Elortzibar ere sartuko da, Udalak hala erabakitzen badu.

Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko Dekretu Proiektua gabeziaz beteta dago

2017-03-02 : 08:17

Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentraletan irudi eta komunikazioei dagokienez elebitasuna ezartzea, bai, aurrerapausoa da. Zuzenean, ondorio juridikoak izanen dituen aurrerapausoa. Baina hainbeste gabezia duen Proiektu batean, ez ote da izanen beteko ez den aurreikuspen bakarra?

Osasun Txartela ele bitan Nafarroa osoan.

2017-02-27 : 09:41

Joan zen astean, Administrazioan Euskaraz Taldeak deiturik, Vianako Printzea Espezialitate Zentroan elkartu ginen, osasun txartel berria ele bitan egin dadin Nafarroa osoan.

Nafarroako herrien euskarazko izenak ofizial izatearen alde.

2017-02-15 : 08:34

Nafarroako herrien euskarazko izen guztiek ofizialtasuna izatea behar-beharrezkoa da. Euskararen normalizazioa adieraziko luke horrek. Euskarazko izena ofiziala izatea euskarari eta euskaldunoi zor zaiguna da.

Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko Dekretua aldatzeko AETren proposamena.

2017-02-10 : 09:01

Espero dezagun Proiektutik Dekreturako bidean gure proposamenak jasotzea! Eremu misto eta "ez euskaldun"-erako zeintzuk dira gure proposamenik garrantzitsuenak eta Nafarroako Gobernuak prestatu duen Proiektuan ez daudenak?

2017-01-18: Elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Iruñeko Alde Zaharrean euskarazko haur eskola eskatzeko.

2017-01-19 : 00:12

Kontseilariak amore emanen du ala azkenean eskaera ukatu egin deu? Erantzuna, laster!

Nafarroako Gobernuaren erantzuna: Eremu euskaldunetik kanpo, Osasun Txartela gaztelaniaz.

2017-01-19 : 00:00

"702/2013 Errege Dekretuarekin bat, eta indarrean den zonifikazioaren arabera", Osasun Txartel  berriak  gaztelania hutsean eginen dira eremu euskaldunetik kanpo.

Iruñeko Alde Zaharra berriz euskarazko haur eskolarik gabe?

2017-01-08 : 21:32

2016-17 ikasturtean, San Frantzisko eskolan publikoan, 38 haurretatik 29 matrikulatu dira D ereduan 3 urtekoen artean. Adierazle objektibo samarra da.

Osasun Txartela erdara hutsean Nafarroan

2016-12-30 : 11:58

Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balio duela.

23 lan deialdi legea urratzen

2016-12-09 : 09:03

Nafarroako Gobernuak, lehengoak eta oraingoak, kontratazio zerrendak egiten ditu euskara baloratu gabe, eta gero zerrenda horiek berak erabiltzen ditu Nafarroa osorako, eremu euskalduna barne.

Noain aldean, Barañainen, Iruñean, hautetsi euskaltzaleen hutsak.

2016-11-23 : 08:57

Noain aldeko Mankomunitate horretan baliteke gaur egun UPNren eragina lehengo bera ez izatea. Noain-Elortzibarreko Udaleko alkatetza galdua dauka, bederen. Barañaingo Udalak eta Iruñeko Udalak EH Bilduko alkateak dituzte. Hala ere, 2015eko maiatzaren 24ko gauean euskaltzaleok sentitu genuen poza hain arrazoizkoa ez zela ikusten ari gara. Baliteke egoera hobean egotea orain, baina espero genuen egoera ez da hau.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››