Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen jarduna

Nafarroako lehiaketa publikoetan, oraindik ere alemanak 5, euskarak 0

2018-02-16 : 10:24

Argi zegoen Euskararen Foru Dekretuak ez zuela afera konponduko: Nafarroako hegoaldean euskara baloratzea hautazkoa da haren arabera. Baina, dekretuz, oposizio-lehiaketetan eta lehiaketetan nahitaez baloratu behar dira alemana, frantsesa eta ingelesa, Nafarroa osoan.

Euskararen Dekretu berria Nafarroan: Argiak eta ilunak

2018-02-08 : 18:19

103/2007 Foru Dekretua jadanik indarrean dago, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko. Nafarroako Gobernuan hizkuntz profilak ezartzeko urtebeteko epea ezartzen duenez, euskara meritu moduan baloratzeko modua da bere ekarpenik garrantzitsuena Oro har, laburbilduz, Nafarroako Administrazioetan euskara errotzeko aukera galdua da Foru Dekretu hau.

Iruñeko Udalean frantsesa edo ingelesa bai eta euskara ez

2018-01-20 : 07:49

Lanpostu zehatz batzuetan ingelesa edo frantsesa jakitea beharrezkoa izatea zalantzan jarri nahi izan gabe, aldi berean euskara jakitea beharrezkoa ez hartzeak ez dirudi ikuspegi zabalaren adibide.

Enplegu publikoa eta euskararen meritua Nafarroan

2018-01-09 : 08:08

Orain arteko lan deialdietan euskararen puntuazioa (oro har) ZERO zen, eta hemendik aurrera ere ZERO izanen da. Merituen puntuazioan Nafarroako Gobernuaren jokabideak ez du zerikusirik eremu mistoko hainbat udalen jokaerarekin, non euskara bai puntuatzen den, zorionez. Hauxe da une honetan legeak zehazten duena.

Berriozarko Udalak euskara baloratu beharko du deialdi batean

2018-01-04 : 09:43

Berriozarko Udalak haur hezitzaileen zerrendak osatzeko deialdia egin zuen 2017ko martxoaren 13an. Lanpostu batzuetarako euskaraz jakitea eskatzen zuen; beste batzuetarako, ez. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez zuten lanpostuetan, euskara meritu moduan ere ez zuen kontuan hartzen. Euskararen Ordenantza ez da ezer, betetzen ez bada. Berriozarko Udalak bere hutsa zuzendu beharko du, beraz. Bada garaia euskararen Ordenantzei jaramona egiteko.

Mediku eta pediatra euskaldunak nahi ditugu

2017-12-13 : 23:47

Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urte beteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

Atarrabiako Udalak Euskararen Ordenantza urardotu du.

2017-11-30 : 16:23

Euskararen Ordenantzaren gabeziak agertu dira orain. A, B eta C mailetan euskara ez da derrigorrezkoa lanpostu guztietan. Euskara meritu moduan puntuatzea ere ez (ezer ez baitu maila horietarako ezartzen).

Iruñeko Udala: Zabaldu euskara ikasteko aukerak!

2017-11-25 : 15:47

Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz, A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke euskara ikasten. Bada, Iruñeko Udalak kontrakoa erabaki du: udal langileak euskara ikastaroetan hartu dezakete parte, baina B1 mailatik gora bakarrik. Iruñeko Udala: zabaldu euskara ikasteko aukerak!

Nafarroako Osasunbideko lan postuetarako, alemanak puntu gehiago euskarak baino

2017-11-05 : 22:16

Osasunbideak ez du euskara baloratzen Nafarroako Erriberan (alemanak 2 puntu, euskarak 0). Eremu mistoan, lanpostu gehien dauden tokian ere, alemanak euskarak baino puntu gehiago ematen ditu (alemanak 2, euskarak 1,17). "Eremu euskaldunean" bakarrik ematen ditu puntu gehiago euskarak alemanak baino, nahiz eta gutxigatik den (alemanak 2 puntu, euskarak 2,34).

Nafarroako hezkuntzako deialdietan, Izquierda-Ezkerrarekin ados

2017-10-29 : 22:31

Guri formula hau bururatzen zaigu, zerrenda bakarraren sistemaren barnean, betiere: Norbaitek euskaraz irakasteko aukera nahi badu, azterketaren zati bat euskaraz egin beharko du, nahitaez; gaztelaniaz irakasteko aukera nahi badu, beste zati bat gaztelaniaz, nahitaez, eta ingelesez irakasteko aukera nahi badu (PAI programan), beste zati bat ingelesez, nahitaez.

Euskararen balorazioari ezin zaio tranparik egin, Arartekoaren arabera

2017-10-24 : 09:04

Euskararen balorazioak %3 izan behar badu, gainontzeko merezimenduekin eta probekin gehienez %97 lortu behar dela iritzi dio, ez gehiago. Euskararen eragina saihesteko trikimailuen garaia amaitu beharra dago. Azken batean, lan deialdietan, euskararen puntuazioen atzean hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak baitaude, eragile askok onartu nahi ez dituztenak.

Administrazio Auzitegiak kolpea Zizur Nagusiari

2017-10-13 : 14:33

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, UPNren errekurtsoari erantzuna ematean, bere ahalmenak gainditu ditu.

Osasunbidea: gardentasun falta erizaintzako zerrendetan

2017-09-27 : 12:12

Erizainen kontratazio zerrendak egiteko deialdia argitaratu berri da (2017-9-25eko NAO), eta hartan alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Euskararen balorazioari dagokionez, araudi indardunaren araberakoa izanen dela esaten da. Zenbat puntu dira zehazki? Nola daki parte-hartzaile batek euskararen ezagutza ongi baloratu zaiola, eta noiz jarri behar duen errekurtso bat, hala izan ez bada? Baina gai honetan Osasunbideak gardentasun faltarekin jokatzen du beti, deialdi guztietan. Euskara Osasunbidean: Ezin okerrago.

Arartekoaren gomendioa: Euskara, atzerriko hizkuntzen gainetik

2017-09-20 : 09:31

UPNko Gobernuari emandako gomendio berbera eman dio Nafarroako Arartekoak oraingo Gobernuari, 2017ko ekainaren 23an eta uda honetan: Oposizio-lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketetan atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu.

Zinema euskaraz, zinema katalanez

2017-08-31 : 08:08

1999. urtean egin zuten Katalunian "Manifestua, filmak katalanera bikoiztearen eta azpititulatzearen alde". Ehunka elkartek sinatu zuten, eta egunkarietan argitaratu zen, handi-handian. Ordutik hona, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean aritu dira, katalanezko zinema bultzatzeko. Euskal Herrian askoz atzeratuago gaude honetan ere. Film gutxi euskaraz, askotan oharkabean pasatzen zaizkigu, eta ordutegiak ez dira hoberenak izaten.

Euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan

2017-08-22 : 08:31

Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Hizkuntz ereduari dagokionez, ez da erraza haur eskoletako matrikulazio datuak interpretatzea, eskaintzak guztiz baldintzatzen duelako eskaera. Hala ere, datu batzuk azpimarra daitezke.

Hitza bete: Noizko euskaraz Nafarroako sarreretako kartelak?

2017-08-02 : 20:51

2016ko azaroan, Manu Aierdi kontseilariak esan zuen euskaraz ere jarriko zituela Nafarroako sarreretako kartelak.

Arrotxapean sendagile eta pediatra euskaldunen alde

2017-07-26 : 23:30

Nafarroako Gobernua katramilatuta dago Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Dekretu aldaketan eta ez du astirik txikikerietarako.

Gobernua: Nafarroan ETB falta dugu

2017-07-28 : 10:15

Ana Ollo kontseilariak, joan den ostiralean, azken bi urte hauen balantzea egin zuen, eta hartan hau esan: Gobernu honi esker, "EITB berriz ere ikusten da Nafarroan, UPNren salaketa batek eragindako itzalaldiaren ondoren". Hori ez da egia osoa inondik inora ere. Nafarroako haur gehienak ETB3 gabe daude, hau da, euskarazko marrazki bizidunik gabe. Nafarroako Gobernuak herritarrei argitu beharko lieke PPren Gobernuak ez duela inolako asmorik ETB3rako lizentziarik emateko.

Iruñeko Udaleko langile euskaldunak, alboratuta

2017-07-18 : 09:55

Iruñeko Udalak lan deialdi askotan zerrendak osatu ditu modu bitxi batean: Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako zerrendetan (nolabait, barneko zerrendetan) euskara ez du baloratu eta kanpoko jendeaz osatutako zerrendetarako bai. Gero, lanpostuak aldi baterako betetzeko, barneko zerrenda horrek dauka lehentasuna. Helegite baten aurrean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2017ko ekainaren 7an ontzat eman du praktika hori. Zuzenbideko lizentziadunen zerrenden kasua zen aztertutako auzia.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››