Frankismo garaian Zumaian euskalgintzan izandako mugimendua jasotzen du ‘Xirrikituak zabaltzen’ dokumentalak. Joan den astean aurkeztu zen Aita Mari aretoan.
Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.
Urtero bezala, literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.
Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, "Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketa" antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.
‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloak beste edizio bat izango du Zumaian 2020 honetan. Zikloko hitzaldi guztiak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 18:30ean, Alondegian. Maddi Sarasuaren ‘Euskara klase perspektibatik’ hitzaldiak emango dio hasiera zikloari, otsailaren 19an.
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.
Bekaren helburua da Zumaiako euskararen historia sozialari lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Oinarriak eta gainerako agiriak hemen daude eskura.
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du.
Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ('EUSKARA, BESTELA EZ GARA' izenarekin egin ohi dira). Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan.
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du.
Urtero bezala, ziklo berezia antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak otsailean eta martxoan. Hala ere, aurtengoak badu berezitasun bat: hitzaldien ordez euskarari buruzko ikus-entzunezkoak emango dituzte, eta bakoitzaren ondoren solasalditxo bana izango da gonbidatu batzuekin, Aurtengo helburua da saioetan parte-hartzea bultzatzea, eta bertaratzen diren guztiek iritziak trukatzeko aukera izatea. Denak 18:30ean izango dira, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 28. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du.
Aurten, laugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu dugu Zumaiako Euskara Zerbitzuan. Aurreko urteetan bezala, helburua da euskararen egoeraren inguruan hausnartzea hainbat ikuspegitatik. Hitzaldi guztiak Zumaiako Alondegia kultur etxean izango dira, 18:30ean hasita.
Uztailaren bukaeratik irekita da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Irailaren 30ean bukatuko da epe hori, eta beraz, ipuinak aurkeztu nahi dituztenek azken egunak dituzte. Oraindik garaiz zaude buruan darabilzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko!
Zumaiako Euskara Zerbitzuak aurten ere antolatu du Julene Azpeitia ipuin lehiaketa. Oinarriak argitaratu dira, eta lanak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, udaletxean bertan. Lehen saria 3.000 €-koa da.
Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko teknikariak eskainitako azken saioarekin amaitu da Zumaian aurtengo "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloa. Hitzaldiaren haria Iñakik eraman du Belenek egindako elkarrizketa baliatuz; tarteka, halere, puntuak eta kontrapuntuak jarri dizkiote elkarri biek ala biek. Hitzaldia bideoan ikusteko klikatu hemen (irudiak Zumaiako Euskara Zerbitzuarenak, bideogilea Baleike).
Euskara teknikaria da Xabier Azkue, eta kultura arloan ere aritua da azken urteotan Zumaian. Iaz Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikastaroa egin zuen, eta haren amaierako lanean Zumaiako euskal kultura aztertu du. Lan hori 50 bat lagunen aurrean aurkeztu zuen hilaren 5ean Alondegian eskainitako hitzaldian, 'Euskara bestela ez gara' zikloaren barruan. Hitzaldiaren bideoa osorik (irudiak Zumaiako Euskara Zerbitzuarenak, bideogilea Baleike).
Joan den astean Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro puntuka aritu ziren, Euskara bestela ez gara zikloaren barruko lehen solasaldian. Joanito aritu zen puntuak jartzen, bertsotan bezala, eta batzuetan Ametsen erantzunak osatzen ere bai. Puntu horietako batzuk ekarri ditugu hona, eta hemen duzue bideoa osorik.
Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua.
Bideogilea: Baleike.