Teknologia albisteak

Zumaiako Euskara Zerbitzua

Erabiltzailearen jarduna

Amets Arzallus: “Euskararik politena euskaldun berri batena da”

2014-02-27 : 16:16

Joan den astean Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro puntuka aritu ziren, Euskara bestela ez gara zikloaren barruko lehen solasaldian. Joanito aritu zen puntuak jartzen, bertsotan bezala, eta batzuetan Ametsen erantzunak osatzen ere bai. Puntu horietako batzuk ekarri ditugu hona, eta hemen duzue bideoa osorik.

Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua.

Bideogilea: Baleike.



1

"Euskara, bestela ez gara" III. hitzaldi zikloa Zumaian

2014-02-10 : 12:41

Aurten, hirugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu dugu Zumaiako Euskara Zerbitzutik. Aurreko urteetako arrakastak animatuta, bide beretik jarraitzea pentsatu dugu, denok ere euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarrai dezagun: esparru batean eta bestean, herri mailan eta hiztun komunitatean... Hitzaldi guztiak Zumaiako Alondegia kultur etxean izango dira, 18:30ean hasita.

Julene Azpeitia lehiaketan ipuinak aurkezteko azken egunak

2013-09-24 : 13:23

Dagoeneko bukatzen ari da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Hain zuzen, irailaren 30a baino lehen bidali beharko dira ipuinak Zumaiako euskara zerbitzura.

1

Belen Urangaren ekarpenekin bukatu da 'Euskara, bestela ez gara' zikloa Zumaian

2013-03-20 : 09:59

Belen Urangak itxi zuen aurtengo “Euskara, bestela ez gara” 2013ko hitzaldi zikloa “Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan etorriak”  hitzaldiarekin. 30 lagunetik gora izan ziren bertan eta askoren interesa piztu zuen, ideia berriak ekarri zituelako, eta orain artekoekin zerikusirik ez duen ikuspuntua eskaini zuelako.

Bideoan hitzaldia osorik entzun dezakezue, eta kronika edo laburpena behean daukazue.

2

Andoni Egaña Zumaian: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”

2013-03-12 : 09:59

Joan den asteazkenean Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan hirugarrena. Behean dituzue kronika eta bideoa. Bihar, martxoak 13, asteazkena, Belen Uranga izango da Zumaian “Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak” hitzaldiarekin “.  Alondegian izango da, 19:00etan.

Bideoa. Bideogilea: Baleike

Jone Miren Hernandezen hitzaldia Zumaian (bideoa eta kronika)

2013-03-05 : 12:49

Lehengo asteazkenean, otsailaren 27an, Zumaian martxan den “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan Jone Miren Hernandez izan zen hizlari “Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua” hitzaldiarekin. Izenburuari berari heldu zion lehenengotik Jonek, arnasgune kontzeptua hain modan dagoen honetan, berak arnas-uneak defendatzen ditu, espazioarekin baino denborarekin lotuta. Beraz, hasiera-hasieratik beste ikuspegi bat eskaini zuen Jonek, antropologiatik gertuago dagoena soziolinguistikatik baino. Aste honetan, berriz, Andoni Egañaren hitzaldiaren txanda izango da.

2

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

2013-02-26 : 09:00

Pasa den astean Kike Amonarrizek emandako hitzaldiaren kronika egin dugu, eta hemen hitzaldian azaldutako kontu batzuk. Asteazkenean, hilak 26, Jone Miren Hernandezek 'Arnas-uneak; Gazteak eta euskararen momentua' hitzaldia eskainiko du. 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

2

"Euskara, bestela ez gara" II. hitzaldi-zikloa Zumaian

2013-02-05 : 10:13

Bigarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu dugu Zumaiako Euskara Zerbitzutik. Iazko arrakastak animatuta, bide beretik jarraitzea pentsatu dugu, denok ere euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarrai dezagun. Izan ere, garbi dago trantsizio momentu batean gaudela, diskurtsoa aldatu eta eguneratu beharraz hitz egitea ohiko bihurtu dela azken aldian. Beraz, hausnarketa bultzatzeko asmoz ikuspuntu diferenteak emateko ahalegina egingo da. Aurtengo hizlariak hauek dira: Kike Amonarriz, Jone Miren Hernandez, Andoni Egaña eta Belen Uranga.  Hitzaldi guztiak Zumaiako Alondegia kultur etxean izango dira, 19:00etan hasita.

Julene Azpeitia lehiaketako 70 ipuin sarean

2012-12-16 : 11:18

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 25. urteurrena dela eta, Zumaiako Udalak urte horietan guztietan sarituak izan diren ipuinak digitalizatu eta sarean jarri ditu denen eskura. 25 urtetan 70 ipuin saritu dira, batzuk gainera idazle ezagunek idatzitakoak dira, hala nola, Hasier Etxeberria, Arantxa Iturbe, Felipe Juaristi, Edorta Jimenez, Fernando Morillo edota Jon Alonsorenak, besteak beste.

‹‹ Hurrengoak