Teknologia albisteak

Zein da posturarik aerodinamikoena txirrindularientzat?

Italiako Giroa bukatzear dago. Hiru astez ikusi izan ditugu txirrindulariak 3518,5 km-ko ibilbidea egiten, 21 etapatan banatuta. Baliteke norbaiti arreta eman izana mendateak jaisterakoan hartzen dituzten postura bitxiak, ezta? Izan ere, postura aerodinamikoak hartzen dituzte jaitsieran kronoari milaren bat lapurtzeko. Baina balio al du zerbaiterako? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik hoberena abiadura handiena lortzeko?

Sarritan egiten dizkiogu geure buruari egunerokotasurekin lotuta dauden gaien inguruko galderak: zer gertatzen da garunean lo egiten dugunean? Eta, gure gorputzean maitemintzen garenean? Zer da zabor-jana eta zelan eragiten du osasunean? Lurrean dagoen astrofisikari batek zelan ikus ditzake galaxiak?

Erantzunak emateko asmoz Maiz egiten diren galderak bideo-sorta landu du EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak. 13 bideo labur eta atsegin dira eta astelehenero argitaratzen da erantzun bat Zientzia Kaiera blogean.

Erantzun

Sartu