Teknologia albisteak

"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" jardunaldia, zapaltzen duguna ezagutzeko

Begiak itxi eta geologo baten irudia bistaratuko bagenu, segur aski fosilak edota mineralak biltzen dituen pertsona bat irudikatuko genuke. Hala ere, diziplina akademiko honek gizartearen zati handi batek ezagutzen ez dituen beste aplikazio asko ditu. Esparru zientifiko honi atxikitako beste alderdi horiek bistaratzeko asmoz antolatu dira azaroaren 22 eta 23an UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo diren “Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” dibulgazio-jardunaldiak.

“Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” jardunaldiak 30na minutu inguruko bederatzi hitzaldik osatuko dituzte, geologiak azterketa-diziplina desberdinetan duen eginkizuna eta horren inpaktu ekonomiko, sozial eta kulturala azaltzeko asmoz.

Gonbidatuak arkitektura, turismoa eta klima-aldaketa bezalako esparruetan trebatutako adituak dira, eta geologiaren alderdirik praktikoena eta dagozkion aplikazioak bistaratzeaz gain, zientzia honek beste espezializazio esparru batzuetan duen garrantzia nabarmentzen ere saiatuko dira.

Egitaraua:

Azaroaren 22a, osteguna

  • 10.10 – 10.15: Irekiera
  • 10:15 – 10:45: “Geologia: nondik gatozen eta norantza goazen jakiteko giltzarri”, Estíbaliz Apellaniz (UPV/EHU)
  • 10:45 – 11:15:”(Paleo)Klima eta, etortzeko den hotza?”, Eneko Iriarte (UBU)
  • 11:15 – 11:30: Galderak eta eztabaida
  • 11:30 – 12:00: Etenaldia
  • 12:00 – 12:30: “Lokartutako arriskuak: jakin beharko zenukeena”, Virgina Ormaetxea (Harrilur)
  • 12:30 – 13:00: “Ondare Geologikoa: inguruaren beste erdia”, Luis Carvavilla (IGME)
  • 13:00 – 13:30: Galderak eta eztabaida
  • 13:30 – 15:00: Etenaldia
  • 15:30 – 16:00: “Arkitektura eta geologia: Materialitea eta Kokalekua”, Maialen Sagarna (UPV/EHU)
  • 16:00 – 16:30: “Planetari beste begirada bat: artea eta geologia”, Joaquín del Val, (Freelance)
  • 16:30 – 17:00: Galderak eta eztabaida
  • 17:00 – 17:45: Arte eta Geologia tailerra, Joaquín del Val
  • 18:15 – 20:00: Arte Ederretako Museora bisita

Azaroaren 23a, ostirala

  • 10.00 – 10.30: “Geologia, zapaltzen dugunetik haratago ikusi”, Iñaki Antigüedad (UPV/EHU)
  • 10:30 – 11:00: “Geomorfología: Paisaiaren larruazalaren atal”, Raoul Servert (Fundicot)
  • 11:00 – 11:30: Etenaldia
  • 11:30 – 12:00: “Ba al dago geoturismorik?”, Asier Hilario (Geoparkea)
  • 12:00 – 12:45: Galderak eta eztabaida
  • 12:45 – 14:30: Etenaldia
  • 14:30 – 18:00: Irteera: Bilboko Itsasadarrerako Ingurumen-historia, Alejandro Cearreta (UPV/EHU)

Hizlariak:

Azaroaren 22a, osteguna

Estibaliz Apellaniz doktore eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia ataleko irakasle erretiratuak, geologia diziplina zientifikotzat aztertzeaz gain, denbora geologikoaren kontaketaren eraikuntzatik abiatuta, oraina ulertu eta planetaren geroa aurreikusteko erabili diren ikerketa-mekanismoak azalduko ditu.

Eneko Iriarte Burgosko Unibertsitateko Giza-Eboluzioaren Laborategiko geologoak, klimak izandako bilakaera ulertzeko geologiak eskaintzen duen laguntza azalduko du, historian zehar gertatu diren aldaketa handiak eta hauek egungo nahiz iraganeko organismoen gainean izan duten eragina aztertuz, gizakia barne.

Euskadiko Geologoen Elkargoaren (EGEO) bozeramailea den Virginia Ormaetxea geologoak hirigintzaren presioak gure ingurunean eragindko arrisku geologikoetako bi aztertuko ditu: lur-jausi nahiz lur-irristatzeek eta arroka azido-sulfatatuei lotutako arriskuek eragindakoak.

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) Luis Carcavilla doktoreak ondarea izango du aztergai. Geologiak diziplina honetan duen garrantzia nabarmenduko du, izan ere, Gizateriaren Ondare diren toki gehienek izaera geologiko garbia dute.

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Arkitektura saileko Maialen Sagarna irakasleak arkitektura eta geologiaren artean dagoen lotura estua azalduko du. Eraikuntzen kokapen geologikoak iraunkortasunaren, segurtasunaren nahiz energia-eraginkortasunaren ikuspegitik duen garrantzia aztertuko du.

Arte y Geología bloga duen Joaquin del Val geologoak arte garaikidearen eta geologiaren arteko harremanak aztertuko ditu, izan ere, azken hamabost urteotan, artista askok Lurraren zientzietan eta bereziki geologian aurkitu dute beren inspirazio eta sormen iturria.

Azaroaren 23a, ostirala

Iñaki Antigüedad geologo eta UPV/EHUko Geodinamika ataleko katedradunak egungo gizarteak baliabide naturalei buruz eta bereziki baliabide geologikoei buruz duen ezagutza mugatuaren inguruko hitzaldia eskainiko du.

Raoul Servet Araudi kontsultoretzako zuzendaritza-taldeko geografo eta paisajistak geomorfologiari buruzko hitzaldia eskainiko du eta egungo legeria berrikusiko du ere, lurralde antolamenduaren ikuspegitik.

Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak geologia baliabidetzat aztertuko du. Esperientziatik abiatuta, geoturismoaren gako eta aukera nagusiak azalduko ditu, lurraren zientzien inguruko ezagutza eta gozamena susta dezaketen helmuga turistiko berritzaileak eta iraunkorrak sortzeko helburuari begira.

Izen-ematea:

Ekimena doakoa da baina leku kopuru zehatza du, beraz, izena emateko formularioa bete behar da eta j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidali.

Antolatzaileak:

Jardunaldia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, UNESCOren Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkea UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago