Teknologia albisteak

“Zientzia kalean”, eguneroko zientzia erakusten duen egitasmoa

Ogi barra baten, frutaren, mugikorraren, garagardoaren edo autoaren atzean dagoen zientzia kaleratzen duen egitasmoa jarri dute abian Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrak. “Zientzia kalean” du izena egitasmoak, hiri-erakusketa bat da eta helburua da eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzea. Egitasmoak Iruñean izan du hasiera. 

Gorago aipatu bezala, egitasmoak Iruñean izan du hasiera. Hiriko hemeretzi totemetan eta hogeita hamar autobus-markesinetan ikus daitezkeen infografiak eta udaberrian infografia-sorta berriak plazaratuko dituzte Euskal Herriko beste herri batzuetan.

Irudia: Infografia bat Iruñeko markesina batean. (Argazkia: Ignacio López-Goñi)

Infografiak NorArte Studiok egin ditu eta hainbat adituren laguntzarekin gauzatu da lana. Alde batetik, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko taldearen eta unibertsitate horretako Ingurumen Biologia eta Kimika sailetako ikertzaileen aholkularitzarekin. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren unitatearen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Teknologia Elektronikoaren Departamentuko ikertzaileen aholkularitzarekin.

Infografiak azaroaren 19ra arte egongo dira ikusgai eta nahi duenak QR kode baten bidez deskarga ditzake.

Iruñean egonez gero edo bertaratzen bazarate ez galdu zientziaz gozatzeko aukera!

Erantzun

Sartu