Informatikari Euskaldunen Bilkura: komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
2013-01-16 10:47
Bestalde, euskaraz garatutako edozein klasetako software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke, beti bezala, bilkuran. Beraz, aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.
Aurkezpen bakoitza egiteko hamabost bat minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.
Zer bidali
- Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da beheko helbidera:
- Izenburua
- Egileen izen-deiturak
- Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa
- Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), non esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango baita
- Softwarearenean, berriz, honako hau:
- Produktuaren izena
- Ekoizlearen izena edo/eta egileen izen-deiturak
- Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), produktua deskribatuz
- Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa
Nora bidali
- Ana Arruarte
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 DonostiaTel.: 943015065 Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.es
Egutegia
- Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2013-02-11.
- Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2013-02-22.
Erantzunak kargatzen...