HTML5, Moodle eta beste hainbat ikastaro UEUren udaberriko eskaintzan
2013-03-01 12:43
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 10 ikastaro prestatu ditu Eibarren, udaberriko eskaintzaren baitan. Besteak beste, "HTML5: estandarra egungo webera egokitzen" eta "Moodle 2.3ren erabilera aurreratua" ikastaroak antolatu ditu. Dagoeneko izena ematea zabalik dago www.ueu.org helbidean.
Hauek dira UEUk antolatu dituen ikastaroak:- Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat".
- Argazkigintza dokumentala.
- Egoera kritikoei aurre egiteko baliabideak
- Elikadura burujabetza eta Agroekologia
- Geografia-informaziorako sistema (GIS) II. moduloa (on line)
- HTML5: estandarra egungo webera egokitzen
- Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak (II. moduloa)
- Moodle 2.3-ren erabilera aurreratua (on line)
- Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoak
- GeoGebra aurreratua: kalkulu-orria, script gidoiak eta CAS kalkulagailua (on line)
Ikasle eta langabetuek matrikula-prezioetan beherapenak dituzte.
Erantzunak kargatzen...