Maiatzaren 8an Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura egingo da Donostiako Teknologia Elkartegian, "
Telefonoak eta Informatika" izenburupean.
UEUren Informatika Sailak antolatzen duen bilkura doakoa da, baina derrigorrezkoa da
izena ematea. Hori egiteko epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik.
Telefonoen teknologia eta hedapena informatikarenarekin batera ziztu bizian barreiatu da gure gizartean. Ondorioz, garai batean konputagailuek soilik eskaintzen zituzten aukerak eskaintzen dituzte telefonoek gaur egun. Joera horiek aintzat hartuz Informatikari Euskaldunen IX. Bilkuraren gai nagusitzat
telefonia hartu dugu.
Telefonoek Internetekin eta informatikarekin hartu duten olatua, sakelako telefonoen erabilera askotarikoa, smartphone-etarako aplikazioen programazioa, IP telefonia, mezularitza, geolokalizazioa, eskura dauden tresnak eta sistema eragileak, web-zerbitzuen erabilera, euskarazdauden aplikazioak eta abar landu nahi ditugu aurtengo bilkura honetan. Ohikoa den bezala, bilkuran
hitzaldiak eta komunikazioak izango dira, eta horien artean,
esperientzien eta proiektuen berri emango da eta
euskaraz garatutako softwarea aurkeztuko da. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz telefonoetako informatikan eta informatikaren telefonian euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta horri esker sor daitezkeen aukera edo aplikazio berri izateko.
Egitaraua eta izena ematea:
IEB2013
Erantzun
Sartu