UEUk ikastaro eskaintza oparoa du udazken honetan, Eibar eta Iruñean. Horietatik batzuk teknologiekin lotutakoak.
- Ubuntu: ordenagailua modu erraz eta librean erabiltzeko.
- Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera.
- Marketina interneten.
- Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea.
Izena emateko epea dagoeneko irekita dago. Ikastaro guztiak UEUren UEU365 blogean dituzue ikusgai.