
14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen
Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria Mariasun Landak, 2011ko azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Gasteiz Europako Hiriburu Berde izendatu dute 2012rako. Europako Batzordeak hiriari aitortu nahi izan dizkio azken hamarkada hauetan garatutako ingurumen politikak eta gasteiztarron bizi-kalitatea hobetzearen alde egindako ahaleginak.
GAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu: Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara) Non: Donostiako Miramar Jauregian
Twitterreko erabiltzaile batzuek (ez guztiek) interfaze berria daukate gaur: Mentions edo aipatzen zaituzteneko fitxan integratu dira Retweetak eta baita jarraipen oharrak eta beste datu batzuk. Eta fitxa berri bat dago aukeretan, Activity. Sustaturen kontuan ikusi dugu hau.
Argazkiak.org | Twitter: mentions aberastua © cc-by-sa: sustatu
Mintzola Fundazioaren zentroan, Villabonan, ahozkotasunarekin lotutako jardunaldiak egin berri dituzte. Ahoa bete hots, azaroaren 2tik 4ra. Ahozkoaren eta idatziaren arteko harremana izan da aztergai, eta Ahotsak-eko kideak ere bertan izan gara. Hona hemen laburpen txiki bat.
Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza ) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte.
Xabier Euzkitzek joan den astean gogoratu zuen, Gaurko Hitzaren jaian, ohildu hitza aukeratzean, Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan.
Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!
Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean, goiz eta arratsaldez.
IFTTT edo If this then that deskubritu berri dudan zerbitzu bat da. Oso gauza praktikoa. Hau eginez gero, huraxe gertatuko da. Interneteko zerbitzu anitzen garaian, gauzak elkarrekin konektatzeko balio du.
Igande arratsaldean egoera zaila izan da Hernani, Astigarraga eta Martutene aldean. Gainera, nazional 1 errepidea moztuta egon da eta arazo franko izan da Gipuzkoako beste toki askotan. Hala ere, Euskadi Irratiak ez du horren berri eman pilota-partidua amaitu den arte.
Eskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Euskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.
Argazkiak.org | Elorrioko World Kafea © cc-by-sa: ainarai
Leire Lopezek emandako hizpidearekin jarraituz, Gaztezulo aldizkariak ekimen interesgarria plazaratu du bere web gunean; bertan azken 10 urteotako kantuak bozkatzen ditu jendeak: 2000-2010 hamarkadako euskal kanturik gustuena
Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.
Tuentiko erabiltzaile multzo baten mezuen hizkuntza, mezu motaren arabera, azterketaren une jakin batean.
Eusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin:
Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."
Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren.
Kaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela.
Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala